2006-10-16
Euskal herritarrak, prozesuaren akuilu
Urriaren 12ko oroitzapen gaiztoko ospakizunaren bueltan euskal gizartearen nahiak, asmoak, beharrak, zalantzak eta gogoak islatzen ahalegindu da gure egunkaria. Azterketa soziologikoaren hirugarren eta azken atala argitara ematen dugun egun honetan hainbat ondorio emateko aukera ezin da alferrik galdu. Azken hilabeteotan zabaldu diren inkestek azken urteotakoek baino balio handiagoa al dute? Inkestek duten balio nagusia une bakoitzeko jendearen pentsamoldea hala edo hola islatzekoa izanen da. Ez gehiago ez gutxiago. Zer esanik ez, inkesta agintzen duenak galdeketaren aukera egiterakoan norabide batean edo bestean zuzen dezake bere gizarte azterketa. Gauzak horrela, hainbat pentsamolde isilarazi daitezke, edo bere benetako tamaina gutxitu daiteke, bederen, beren iritzia ematen duten lagunei aukera zabalak eta anitzak eskaini ordez eskaintza murritza egiterakoan. Horrek emaitzak desitxura ditzake.>>>
Aurreko editorialak
2006-10-15
- Mensaje de firmeza y pocas cosas nuevas
2006-10-14
- Premiada la lucha contra la pobreza
|