Israelen esku-sartzea Palestinako hautsak harrotzen
Bi egunean bederatzi palestinar hil ditu Israelgo Armadak, eta askoz gehiago aurreko egunetako erasoetan. Palestina egoera larrian dagoenean, gosea eguneroko kontua denean, eta batasun gobernua osatzeko zailtasunez betetako saioa egiten ari direnean. Negoziazio horiek, zapuzteko askorik behar ez dutenek, porrot egin dezaten, palestinarrak gerra zibilera bultzatzeko saio gisa interpreta daitezke azken eraso bortitzak. Izan ere, Palestinak egoera kritiko bati aurre egin behar dio hurrengo egunetan. Ramadanaren ostean Abu Mazenek Haniyseken Gobernua desegiteko esandako epea bukatzear eta, Hamas batasun gobernuaren alde agertu bada ere, Al Fatahko zenbait sektore aukera hori eragozten saiatuko dira. Israelen jokabidea, haren politika hitz batek laburbiltzen du: errepresioa, eta oraingo jarrera ohiko errepresioa areagotzea izan da. Edozein herrialderi onartuko ez litzaiokeen esku-sartzea. Palestinarrek euren artekoak konpon- tzeko pausoren bat ematen dutenean, Israelek pauso horiek oztopatzeko ahaleginak egiten ditu. Baina nazioarteko komunitateak ez du begirik esku-hartze horiek gaitzesteko eta are gutxiago Israel zigortzeko. Izan ere, Palestinaren egoera lazgarriaren erantzuleak, Israelekin batera, AEBak eta EB dira. -
El GBB propone un cambio de candidato
El GBB propone a las bases guipuzcoanas del PNV cambiar de candidato a diputado general, sustituyendo a Joxe Joan González de Txabarri por Jon Jauregi, un hombre más comprometido con la línea política de la dirección provincial del partido. González de Txabarri fue designado candidato hace cuatro años a propuesta del GBB que encabezaba Juan María Juaristi, quien en la batalla por el EBB apoyó a Josu Jon Imaz. Juaristi fue desbancado después de la presidencia del GBB por Joseba Egibar. Ahora habrá que esperar a ver si alguna agrupación municipal propone otro candidato y vuelve a reabrirse la lucha intestina no cerrada en el PNV desde la marcha de Xabier Arzalluz. -
ELBren aurkako oztopoak
Paueko Laborantza Ganberarako 2001eko hauteskundeetan
posta bidezko boz sistema ezartzea ez zen aski izan, antza, eta urtarrileko
hauteskundeetan, gainera, kontaketa sistema aldatuko dute; departamendu osoko
emaitzak soilik emango dituzte. Euskal Laborarien Batasunak sistema hori salatu
eta kontaketa kantonamenduka egiteko eskatu du. Batetik, ELBk Ipar Euskal
Herrian duen nagusigoa oztopatzeko neurria da. Beste alde batetik, laborantza
proiektuek herri edo inguru bakoitzean duten atxiki- mendua jakitea galarazten
du, eta hori sindikatu guztien kalterako izango da. Estatuak, berriz ere,
demokrazia bere komenientziara erabiltzen duela erakutsi du. -
|