Mutilok ere sexualki bortxatzeko gauzak besterik ez ei gara
Gizarte sexistan bizi garela begi-bistakoa da. Gizarte honetan sexismoak patriarkatu itxura hartua duela ere bai. Emakumezkoek zapalkuntza, bazterkeria, gutxiespena... itzelak pairatu behar izan dituzte, eta oraindik ere behar dute, emakume izate hutsagatik. Gizonok gauzatu eta gauzatzen dugu zapalkuntza hori, horretarako prestatzen gaituzte-eta txiki-txikitatik. Jarduera horren erantzuleak gara, eta eten egin behar dugu, berandu gabe, dagoeneko berandu da-eta. Lan handia dago egiteko. Hala ere, emakumeek nozituriko zapalkuntza arintzen dabil emaro, batez ere euren borroka eredugarriari esker, noski. Emakumezkoen aurkako jarrera, jokaera eta agerpen publiko sexistak txarretsi eta are debekatzea lortu dute hainbatetan. Bejondeizuela! Gizonok, hain azkar eta argiak ei garenok, oraindik ez omen gara ohartu sistema kapitalista sexistak geu ere zapaltzen gaituela; beretzat irauteko tresna besterik ez garela, tresna erabilgarria. Gizarte kapitalista sexistak txotxongilo nahi gaitu, gutxi batzuen interes ekonomiko, politiko, sozialentzako morroi. Geu ere gauzatzat gaitu, ez gaitezen engaina: orain artean lan egiteko makinak, hiltzeko edota erailtzeko robotak, gainerakoak zapaltzeko gailuak... izan gara, baina hau ere aldatzen ei dabil. Egun, sexurako gauzatzat ere bagauzkate, gehiago saltzeko balio badugu behintzat. Eta halaxe dirudi. Australiako multinazional aussieBum-ek iragarki grafiko bat argitaratu du, non auto batean emakume heldu bat eta lehen berak bortxatu ei duen mutila agertzen diren, azken hori kaltzontzilotan eta oso atsekabetuta, eskua kopetan. Eta, ondoan, leloa ingelesez: «Guys are just sexual object for abuse»-edo, hau da, mutilak sexualki bortxatzeko gauzak besterik ez dira. Antza, hauxe da parekidetasuna batzuentzat: parekidetasuna zapalkuntzan. Emakume zein gizon zaku berean, denok gauza huts, kapitalismoarentzako bazka. Hilabete asko da iragarki mingarri, sexista eta lotsagabe hori Donostia- ko dendatxo batean dagoela, Ijentea kalean. Handik jendetza handia igarotzen da, baina orain arte ez dut entzun kexu txikerrik ere. Sexismoaz gizonezko eta emakumezko askok gizarteak duen ikuspegi partzialaren erakusgarri. Gizon gehien-gehienok gauden lozorroaren tamainaren erakusgarri. Gizonok ere sexismotik askatu beharra dugula gero eta garbiago dago. Aurrera! Iñaki Kasares
- Gizonok sexismotik askatzearen aldeko ekintzailea
Gautxiz, Gautegiz, gautigiz, gautikiz ala gautikez?
Gautegiz-Arteaga izenaz ezagutzen duguna, ez da beti horrela izan, lehen zatiari dagokionez. Bertako deitura hori daukan baserriari Gautxis deitzen diogu. Hala ere, lehenago, 1769 eta 1745eko fogerazioetan (Kerexeta, 1992) Gauteguiz jartzen duen arren, 1704koan Gautiguiz irakur daiteke. Lope Garcia de Salazarren XV. Gizaldiko “Las Bienandan- zas e Fortunas” liburuan (Angel Rodriguez, 1984) bilatzen badugu, Gautiquis (IV, 79) eta Gautiques (IV, 90) idatzita dago. Zein da zuzena, zein da jatorrena?Itziar Muniategi -
Gautegiz-Arteaga
Eurotaxi, el taxi para el futuro
Estamos asistiendo a la polémica en relación al servicio de taxis de Gasteiz, a raíz de las nuevas licencias que tendrá que conceder el Ayuntamiento en un año, fruto del acuerdo del pasado 23 de marzo de 2006. Se ha manifestado la insatisfacción de la ciudadanía por «la escasez de vehículos en los momentos de mayor demanda y sus altos precios». Asimismo hemos leído desde quejas de los taxistas hasta valoraciones del alcalde. Consideramos que es momento, una vez más, de hacer visible la realidad que la ciudadanía con discapacidad encuentra a este respecto. Existen en la ciudad diez eurotaxis, taxi polivalente que debe permitir el acceso de toda la ciudadanía, fruto de las reivindicaciones del colectivo exigiendo la progresiva adaptación del transporte público. Hoy es el día que al requerir un eurotaxi, la ciudadanía con movilidad reducida se ve abocada a iniciar un periplo de llamadas telefónicas a cada uno de los móviles de los taxistas, tras haber llamado a Radio Taxi y obtener el dato de que «no hay ninguno trabajando», para intentar convencer a alguno de los taxistas de la necesidad imperiosa que tiene. En definitiva, el servicio de taxis en Gasteiz para personas de movilidad reducida es deficiente y atenta al principio de igualdad. El pequeño número de eurotaxis existente no se ha puesto de acuerdo en establecer un turno para dar un servicio las 24 horas del día, como ocurre con los demás taxis. Reivindicamos el derecho de las personas con discapacidad física a ser tratados como ciudadanía de pleno derecho y optar a los mismos recursos que el resto de las personas. Por consiguiente exigimos la garantía de un servicio de taxi las 24 horas, al igual que se ofrece al resto de la ciudadanía. Finalmente, sobre las licencias a conceder, hacemos hincapié en que en los eurotaxis cabemos todas las personas y en los taxis convencionales no. Independientemente de lo que digan las normativas en cuanto a ratios o porcentajes de unidades de eurotaxi a incluir según el número total de vehículos, entendemos que el eurotaxi debe configurarse como el taxi del futuro, ya que da acceso a todas las personas. Soraya Pontejo -
Presidenta de «Eginaren Eginez» (Asociación de personas con discapacidad física de Araba)
Gipuzkoako EAJ-EA koalizioaren porrota
Joan den hilabetean, Gipuzkoako Batzar Nagusiek, osoko bilkuran, Politika Orokorraren Urteko Adierazpena egin zuten. 65.000 gipuzkoarren ordezkaritza ez zen bertan egon. AuBri sarrera ukatu ziotelako. Batzar Nagusiek berriro erakutsi zuten zilegitasun demokratikorik gabeko erakundeak direla. «Kontuan izango ditugu AuBren botoak», esan zuten, baina ezker abertzalea desagerrarazteko estrategia bideratu dute. AuB kanporatuta, oposizio politikoa desagerrarazi dute BBNNetatik eta Gipuzkoako politikak norabide kezkagarria hartu du. EAJ-EA koalizioa gehiengo osoarekin gobernatzen ari da eta politika sozialak hipotekatzen ari da obra erral- doiekin: errepide politika, AHT, errauste-plantak, Pasaiako kanpo kaia eta Jaizkibelgo intermodala. Obra erraldoi horiek egiteko konpromisoak lotuta utzi nahi dituzte legegintzaldi honetan, hurrengoan mapa politikoa alda daitekeela beldurrez daudelako. Obra horiei luzamendu ematea eskatu dugu, eztabaida soziala bideratzea eta gipuzkoarrei galdetzea. EAJ-EA koalizioaren legegintzaldia porrota izan da. Politika neoliberalak eta iraungigaitzak areagotu dituzte, zerbitzuen pribatizazioa bultzatu, bertako eredu ekonomiko eta sozialak deu- seztatu eta udalerriak ahuldu; lehen sektorearen aurka jokatu dute eta hormigoiaren politika babestu; ez dute hondakinen kudeaketa iraunkorrik eta herrialdearen ingurumena eta gipuzkoarren osasuna arriskuan jarriko dute; beste hizkuntz politika behar da, Gipuzkoa euskalduntzeko 180 urte planteatzea euskara galtzera jokatzea da. Diputazioaren menpe den herriarteko autobusetako garraioan, azken zazpi urteotan, 5 milioi bidaiari galdu dira eta Gipuzkoak ez du inbertitzen garraio publikoan, dena errepideetara doa. Inoiz baino diru gehiago dago, baina ez dute borondaterik politika sozialak sendotzeko, arazo ekonomiko larriak dituztenei laguntzeko. ‘Gipuzkoa hiria’ kontzeptuaren azpian Gipuzkoako herri guztien garapen orekatua eta iraun- korra bultzatu ordez, hiriburu eredua indartzen dute. Gipuzkoak landa herrien herritarren %4,6 galdu du. ‘Gipuzkoa hiriak’ hiri-lurguneen espezializazioa eta garapen iraungigaitza dakar. Guk beste herri eredua proposatzen dugu: Herrien Gipuzkoa ezkerretik eraikitzea. Ekonomia inoizko sasoirik onenean dagoela gogorarazten digute, baina gipuzkoar guztion artean sortzen dugun ondasuna ez da berdin bana- tzen. Langileen errentak etengabe ari dira galtzen Barne Produktu Gordinean duten pisua azken 12 urteotan. Soldatapeko langile bakoitzak batez beste 4.400 euro galdu ditu azken urteotan aberastasunaren bilakaera dela medio. Eta hori banaketa desberdina eta bidegabea da beste kolektiboen aurrean. Zerga politika gero eta atzerakoiagoa da, zerga zuzenek gero eta pisu gutxiago dutelako. Guk pobrezia mugatzeko, gipuzkoar guztien bizi baldintzak hobetzeko eta ondasunak birbanatzeko, kontzeptu guztiak bakar batean bildu eta 804 euroko oinarrizko errenta proposatu du, Gipuzkoan diru hori baino gutxiagorekin inor bizi ez dadin. Gipuzkoako ahaldun nagusiak Madrili leporatzen dion jarrera bera du gipuzkoarrei erabakitzeko eskubidea ukatzen dienean. Alabaina salbuespen egoerak eta oztopoek ez dute erre gipuzkoarren itxaropena eta konponbidea lantzen ari gara etorkizuneko Gipuzkoa eta Euskal Herria ezkerretik eraikitzeko. Iñaxio Agirre eta Idoia Ibero Gipuzkoako AuB
Sobre las victimas
Sr. Francisco José Alcaraz, ya estamos hartos de oírles siempre hablar de las víctimas del terrorismo. Por favor, dejen a los muertos en paz, que el que escribe esta carta está en contra del terrorismo de ETA, pero también del terrorismo de la dictadura de Franco, que usted todavía no ha condenado. Usted sabe dónde están las víctimas de ETA porque se les ha dado sepultura en cementerios, pero nosotros seguimos buscando en fosas comunes a muchos asesinados por el franquismo con un tiro en la nuca. Le suena, ¿verdad?Y yo me pregunto, ¿por qué no condenan esos asesinatos, Sr. Alcaraz, si esos muertos también tenían madres, mujeres e hijos? La Sra. Gotzone Mora, concejala del PSE también acudió a la marcha de Sevilla y dijo que el bien son las víctimas y el mal sus verdugos. Sra. Mora, soy un gudari y sé, como miles de familias de Euskadi, de los verdugos que traía de Burgos el gobierno franquista para asesinar con el garrote vil a personas cuyo único «mal» fue defender la democracia. Si usted quiere, yo le puedo mandar un listado de todos los asesinatos que se cometieron en la cárcel de Larrinaga. Yo también perdí a parte de mi familia por la represión franquista y nadie ha venido a pedirme perdón. Pero dejemos de hablar de los muertos, dejémoslos en paz de una vez y pongámonos a hablar de paz, que este pueblo ya ha sufrido mucho. José Moreno
- Gudari del 36
|