GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Jo puntua 2006-10-19
Xabier Silveira - Bertsolaria
Hesian heziak

Euskal Herriak lotsagarri geratzeko arriskua omen zuen igandean Beran. Hamabost egunen buruan Kilometroek eta Nafarroa Oinez-ek bilduko zuten jende kopuruen arteko aldea zen, norbaitentzat, lotsa erakarriko zigun datua. Jendetza bildu zen bietan, ehun mila pertsonatik goiti. Alde horretatik, lotsa guti.

Denok dugu bihotz beratza euskaraz ikasteko eskubidea zalantzan jartzen digutenean. Baina ahazten dugu euskaraz ikasteak ez dakarrela berekin espainolez zein frantsesez ikasten den modu berean ez ikastea. Hau da, euskaraz ikasteagatik ez dira gure ttipiak irakaskuntza zapaltzaileetatik salbu geratzen. Ez dira libratzen ultra sur ttipi potentzialak izatetik Aitorren hizkuntza zahar biraorik gabean ikasteagatik «mekaguendios» nola esaten den. Ez dira libratzen handitan Fernando Alonso izan nahi izatetik.

Igandean Beran Eroskik borzgarren gunean ezarri zuen Idea Sana karpak, konparazio baterako, ez zien haurrei ideia sanoegirik sorrarazten. Erosketen karrotxoa nork gehiago eta azkarrago bete; hara hemen beraien eskaintza pedagogikoa! Kontsumoa den erokeriak ez gaitu askeago egingo, ez norbanako ez eta herri bezala ere’ abestu genien, Fer Sapok behin idatzi zidan gutun batetik ateratako hitzak erabiliz. Datorren urtean, karpa bakarraren ordez, bi jarriko dituzte.

Ez da, dena den, hezkuntza sistemak orokorrean duen arazo nagusia aisialdia deitzen duten hori. Azken hamarkadetan umeek ikastetxe-presondegietan ematen ez duten denbora pizarrak ez baitu askorako ematen. Haurtzaindegien modak, ikastetxeetako jantokiek gehi guraso berrien areagotzeak sortutako koktelak haurrak oso txikitatik hirugarren graduan bizitzera kondenatu ditu. Irakasle-funtzionarioek belaunaldi osoen hezte prozesuak bere gain hartzen dituzte lana-soldata binomioak dakarren logikatik ulertuz kasu ia gehienetan, eta urte osoan kobratzeko bederatzi hilabetez jarraian lan egiten dute, norekin eta umeekin, denok dakigularik lan horrek eskatzen duen eskaintza maila ez datorrela bat pertsona batek eman dezakeenarekin. Gero erreta daudela! Eta haurrak ez, no te jode!

Ni aspaldi izan nintzen haurra; eta haurra ez izan nahian eman nuen haurtzaroa, gehientsuenek bezala. Beti errua besteei botatzearen dohain nirezkotik deskubritu dut haurra izaten haurra izanez utzi izan balidate, betirako izango nintzatekeela haurra. Ea bigarren saiakeran zer. -


Xabier Silveira - Bertsolaria - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Gracias a que seguí haciéndome controles; si no, yo no estaba aquí»
Mundua
Tel Aviv presiona al pueblo palestino intensificando sus operaciones militares
Kirolak
Un «fallo» de cinco millones de euros
Ekonomia
Paueko Laborantza Ganberarako bozen kontaketa-sistema arbuiatu du ELBk
Euskal Herria
Batasuna destaca que el proceso vasco ya está en la agenda europea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss