GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-10-19
Unai Larreategi - EHEko kidea
Borondatearen gainetik, beharra

Badirudi HPSk oraingoan kristorenak eta bi egin behar dituela lan munduan euskarak lekua izan dezan. Abian duten komunikazio kanpainak hori iradoki dezake. Oraingoz ziurtagiri berri bat aterako dutela esateraino iritsi dira. Hori bai, orain arte Kontseiluak landutako bideak faltan omen zituen ezaugarriak edukiko omen ditu: serioa, prestigioduna eta profesionala izango da.

Horrek guztiak kontu baten inguruan hausnartzera ekarri nau. Betidanik entzun izan dut euskalduna eta lana banatu ezinezko binomioa izan dela. Orain, ordea, badirudi euskaldunok ez dugula lanarekin batere harreman onik... zer ote da? Izan daiteke euskaldunok ez dugula lanik egiten jada? Ez da, bada izango politika ankerren ondorioz erdaldundutako lan-mundua berreuskalduntzeko politika berri bat egiteko ausardia faltak berebiziko eragina izan duela euskara lan-mundutik hain urruti egoteko? Inork sinesten al du errespetuz, borondatez... lortuko dela egungo egoera iraultzea?

Lana eta hitza ardatz dituzten esamolde batzuk bidelagun, hemen zenbait hausnarketa:

­«Lan txarra egitekotan, askoz hobe geldi egotea». 25 urtetan Administrazioaren euskalduntzeak porrotak besterik ez ditu ezagutu. Sinetsi behar al dugu norbere etxerako balio ez duen politika egiteko modu horrek eremu pribatuko lan-mundua euskalduntzeko balioko duela? Edota PDCA famatuak, hobekuntza jarraituaren gurpil zoroa den horrek, mirariak egiten ditu? Gurpil hori mugiaraziko duen ardatzaren ezaugarriei zinez erreparatu al diezue?

­«Lanean baino hobeki elean». Urteetan zehar hori erakutsi diguzue, oraingoz ere argi ikusten da lehengo lepotik daukala burua HPSk. Horrekin batera proposamen bat, lan mundurako prestatu duzuen LanHitz programari aldatu hurrenkera hitz konposaketan, eta ipin iezaiozue Hitzlan.

­«Lan hasia, jada erdi egina». Hamaika bider elkarlan eskaerak bideratu izan dira euskalgintzatik, azken finean orain arte eginiko bidea aurrera begira ere balio handikoa izan daitekeen ustean. Baina nola onartu herri mugimenduak orain arte eginiko bidea baliagarri izan daitekeela?

­«Oren batez bortz urtetako lana desegin daiteke». Zergatik ez dira, abian diren proiektuak zapuztera dedikatu beharrean, berauek lankidetzaz nola aberastu pentsatzen jartzen?

­«Aldameneko etxeko lanak beti eginik». Hori gertatzen zaio, itxuraz, Administrazioari euskalgintzarekin. Ezagunak dira egin nahi izan dituen proiektuen bikoizketak. Eta zer pentsa eman behar lioke behin eta berriro egoera berdinarekin aurkitzeak.

­«Horiekin ur garbia ateratzen lan ederra dago». Eta bai, jendilaje horrekin nahikoa lan izan dugu euskaltzaleok urteotan eta zoritxarrez aurrerantzean ere izango dugu seguru asko.

­«Inorekin faltatu gabe behar da hitz egin». Beharbada norbaiti irudituko zitzaion gaurkoan faltatzeraino iritsi naizela. Bakoitzak uler beza nahi duen gisan, baina lan-mundua euskalduntzeko beharrezkotzat jotzen diren ezaugarrietatik (adostasuna, borondatea, errespetua eta lankidetza) bakar bat ere erabiltzeko prest ez dagoela Baztarrika jauna euskalgintzarekin, eta hori onartezina da.

Bukatzeko, lan mundurako proposamen honen helburuak ez dira inondik ageri, edo ez dira oso ozen esan. 1.800 bisita egingo omen dira enpresetara, adeitsu eta errespetuzkoak, noski. Utzi ditzagun behingoz epelkeria horiek. Eskubideak bermatzea helburu duen politika behar du euskarak. Horren ezaugarriek borondatean baino derrigortasunean izan beharko lukete oinarria.

Nire herri bueltan, lana behar hitzaz ere ezagutzen da, euskararen normalizazio prozesuan hitz klabea. Ea bada politika antzuak alde batera utzi eta lan-munduan ere euskaren beharrezkotasuna lortzeari begira lanean hasten garen! -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Gracias a que seguí haciéndome controles; si no, yo no estaba aquí»
Mundua
Tel Aviv presiona al pueblo palestino intensificando sus operaciones militares
Kirolak
Un «fallo» de cinco millones de euros
Ekonomia
Paueko Laborantza Ganberarako bozen kontaketa-sistema arbuiatu du ELBk
Euskal Herria
Batasuna destaca que el proceso vasco ya está en la agenda europea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss