GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-19
Abian da Nafarroako Euskal Kantu Txapelketa
·Finala azaroaren 18an izango da Lekunberriko 31 izeneko aretoan, 18.00etan

IRUÑEA

Nafarroako KantuTxapelketa 2006 abian da dagoeneko eta lehen pausoa, izena emateko epea, irekita dagoela esan dute antolatzaileek. Era berean, finalerdietarako eta finalerako datak zehaztu dituzte.

Horrela, izen-ematea urriarean 31 arte egongo da zabalik Euskal Kantuzaleen Elkarteko 948141812 telefonoan, edota Xorroxin, Esan Erran, Karrape, Aralar, Beleixe eta Euskalerria Irratia izeneko irratietan.

Finalerdiak azaroaren 4an eta 11n izango dira, lehena Elizondoko Lur aretoan, 18.00etan, eta bigarrena, Tafallako Kube aretoan, ordu berean.

Finala, berriz, azaroaren 18an izango da Lekunberriko 31 aretoan, hura ere 18.00etan.

Aurretik inongo diskoetxerekin lanik kaleratu ez duten hamabost urtetik gorako edozein gazteri dago zuzenduta lehiaketa eta bakarka, binaka edo hiru eta hamar partaide bitarteko taldeetan har dezakete parte.

Era berean, edozein musika estilo jorra daiteke, rocka edo abesbatzarako musika izan ezik. Txapelketako antolatzaileek melodia, hitzak, ahotsa eta interpretazio teknika hartuko dituzte aintzat saria emateko garaian.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
«Gracias a que seguí haciéndome controles; si no, yo no estaba aquí»
Mundua
Tel Aviv presiona al pueblo palestino intensificando sus operaciones militares
Kirolak
Un «fallo» de cinco millones de euros
Ekonomia
Paueko Laborantza Ganberarako bozen kontaketa-sistema arbuiatu du ELBk
Euskal Herria
Batasuna destaca que el proceso vasco ya está en la agenda europea
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss