GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-10-25
Hirugarren diskoa grabatu dute Poxpolo eta Mokolok, «Run-Run»

DONOSTIA

Hilabetearen bukaeran plazaratuko dute Poxpolo eta Mokolok hirugarren diskoa, “Run-Run” izenekoa. Askotariko hamahiru abesti bildu dituzte: badira herri kantak, country, jazz eta folk estilokoak ere bai, martxosoak, lasaiagoak... Baina denek dute pailazoen ukitu berezi hori.

“Poxpolo ta Mokolo” diskoa kaleratu zuten aurrena. «Herri abesti asko bildu genuen. Oso lan polita izan zen, baina nahiko murritza ­ekarri du gogora Mokolok­. Gabonetako kantuz osatutako ‘Zorionak’ etorri zen gero». Horien aldean askoz landuagoa da honakoa pailazoaren iritziz: «Zein ekitaldi mota egin nahi dugun pentsatu dugu lehendabizi, eta hori kontuan izanda sortu ditugu doinuak. Bost urte baino gehiago daramatzagu haurrentzako lanak egiten, eta denborarekin ikasten eta hobetzen joan garela uste dut. Ilusio handiz prestatu dugu ‘Run-Run’, gure jendearentzat, ezagutzen gaituztenentzat. Gure berri ez dutenentzat ere aukera ona izan daiteke, ordea».

Doinu batzuk pailazoek berek sortuak dira eta bertzeak zenbait musika talderen melodiak dira. Hitzak, berriz, eurek eginak dira denak. «Ez dugu gai zehatzik izan buruan. Denetarik dagoela esango nuke. ‘Run-Run’ abestiak, adibidez, Euskal Herrian egindako bidaia baten berri ematen du eta country estiloko beste batek bakeroak ditu protagonista».

Run-Run ikuskizuna ere abiatuko dute pailazoek, eta Euskal Herriko hainbat txokotan aireratuko dituzte diskoko abestiak. Azaroaren 24an izanen da lehendabiziko emanaldia, Ategorrietan. «Museo batean gaude Poxpolo eta biok lagun batzuekin. Han hasten da istorioa. Gero Txina aldera joango gara eta hamaika abentura biziko dugu bidean», jakinarazi du Mokolok. Gurasoak ere izan dituzte gogoan ikuskizuna sortzerakoan, umeak bezain publiko garrantzitsua baitira. Esketx batzuk haientzat egin dituzte propio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss