GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-10-25
Produktibitatea handitzea beharrezkoa dela adierazi du Nafarroako Ganberak
Nafarroako Ganberak herrialdearen egoera ekonomikoari buruzko txostena aurkeztu zuen atzo. Erakunde horretako presidente Javier Tabernak produktibitatea handitzeak lehentasuna izan behar duela eta lehiakortasuna mantentzeko teknologia berrietan eta berrikuntzan inbertitu behar dela adierazi zuen. «Produktibitatean izandako aurrerapauso eskasek Nafarroako ekonomiaren lehiakortasuna mantentzea zaildu dezakete», nabarmendu zuen.

IRUÑEA

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberako presidente Javier Tabernak herrialdearen egoera ekonomikoari buruz erakunde horrek egindako txostena aurkeztu zuen atzo, komunikabideen aurrean. Datuak eskuan, Tabernak adierazi zuen Nafarroako produktibitatea handitzeak lehentasuna izan behar duela eta, horretarako, teknologia berrietan eta berrikuntzetan gehiago inbertitu beharko litzatekeela.

Alde horretatik, Nafarroako Ganberako presidenteak azaldu zuen produktibitateak bederatzi hamarren egin zuela gora bigarren hiruhilekoan, lehenengo hiruhilekoan baino hamarren bat gehiago. «Produktibitatean izandako aurrerapauso eskasek, Europako ekonomiarekiko inflazio diferentzialarekin batera, Nafarroako ekonomiaren lehiakortasuna mantentzea zaildu dezakete», adierazi zuen Tabernak.

Europar Batasunean, Estatu Batuetan edo Japonian berrikuntzan eta teknologia berrietan gastatzen dena Estatu espainolean baino hiru aldiz gehiago dela nabarmendu zuen. Hori dela-eta, sektore publikoak enpresa pribatuetan berrikuntza sustatzeko politikak bultzatu beharko lituzkeela esan zuen. Era berean, sektore pribatuaren eta unibertsitatean ikertzen ari direnen arteko «hurbilketa» gerta dadila eskatu zuen, abian jarri dituzten teknologia berriek fruituak emateko «denbora beharko baitute oraindik», Tabernaren iritziz.

Lanpostu berriak

Gainerako datuei dagokienez, zenbait sektoretan izandako gorabeherak aipatu zituen. Hain zuzen ere, Zerbitzuek eta Nekazaritzak hobera egin dutela esan zuen; Eraikuntza eta Industria sektoreek, berriz, okerrera. Dena dela, Eraikuntzak jarduera «dinamikoena» izaten jarraitzen duela esan zuen.

Esportazioak hazi direla nabarmendu zuen Tabernak, eta merkatu gehienetan fenomeno hori gertatu dela berretsi zuen. Emendatze handiena Estatu Batuetan izan dela adierazi zuen, %116 igo baitira bertako salmentak. Txostenaren arabera, ardoa izan da gehien esportatu den produktua.

Lanpostu berriak sortu direla nabarmendu zuen ganberako presidenteak. Izan ere, haren esanetan, Zerbitzuak eta Eraikuntza sektoreetan igoera «handia» gertatu da enplegu sorrerari dagokionez.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss