Hego Korearen maniobrak, «probokazioa»
Tentsioak gora egin du berriz Koreako penintsulan, Hego Koreak datorren ostiraletik aurrera egin behar dituen maniobra militarrak direla-eta. Estatubatuar marineek lehorreratzea egingo dute Pohang hego-ekialdeko herrian. Hori «probokazio hutsa» da Pyongyangen ustez. Ipar Koreako agintariek adierazi dute maniobra horiek «hondamenezko ondorioak» ekarriko dituztela. Seulek, berriz, maniobrek Ipar Korearren saio nuklearrarekin zerikusirik ez dutela esan du.
SEUL
Hego Koreako Armadak atzo eman zuen jakitera datorren ostiraletik aurrera maniobra militarrak egingo dituela estatubatuarrekin. Pohang izeneko herrian egingo diren ariketetan berrogei hegazkinek, uretan eta lurrean ibiltzeko gai diren hirurogeita hamar ibilgailuk, zazpi gerra itsasontzik eta 8.000 marinek hartuko dute parte.Ipar Koreak hilaren 9an egin zuen bere lehenengo saio nuklearra. Kazetari batek Hego Koreako Armadako eledun bati galdetu zion ea maniobra horiek ote diren saio hari emandako erantzuna. Biak batera egokitu direla erantzun zion, eta maniobrak ez direla saio nuklearraren ondorio. Edonola ere, saio nuklearrarekin tentsioak gora egin bazuen, maniobra horien iragarpenak ez ditu gauzak bere onera ekarriko. Horrela ulertu du Ipar Koreak. KCNA agentziaren bitartez Gobernuak plazaratu duen agiriak dio Ipar Korearen aurkako «gerra-joko probokatzaileak» direla maniobrak. «AEBek eta haien jarraitzaileek Koreako Herri-Errepublika Demokratikoaren aurkako presio militarra ezarri nahi dute, eror dadin», KCNAk egin duen irakurketaren arabera. Horregatik, maniobrak ez egiteko exijitu du Ipar Koreak, «hondamenezko ondorioak» izango dituztelakoan. Bestalde, Hego Koreak irismen handiko gurutzaldi-misil berria garatu du, “Munhwa Ilbo” egunkariak plazaratu duen informazioaren arabera. Misil horrek 1.000 kilometroko irismena omen dauka, Ipar Korea osora eta Txinako, Errusiako eta Japoniako zenbait puntutara iristeko adinakoa. Egunkariak dio misil berriarekin saio bat egin dutela, arrakastatsua. Gobernuak ez du ezer esan.
Dimite ministro tras hablar con Rumsfeld
GARA
SEUL El ministro de Defensa de Corea del Sur, Yoon Kwang-ung, presentó su dimisión a su regreso de una visita a EEUU y en medio de la crisis desatada por el reciente ensayo nuclear norcoreano, informaron ayer fuentes del Gobierno. Esas fuentes, citadas por la agencia Yonhap, explicaron que Yoon presentó el lunes su dimisión al presidente del país, Roh Moo-hyun, tras volver de EEUU, donde el viernes se reunió con el secretario de Defensa norteamericano, Donald Rumsfeld. En esa reunión, Rumsfeld reafirmó el compromiso de Washington con la seguridad de Corea del Sur y pidió a Seúl que tome parte en la Iniciativa de Seguridad contra la Proliferación de armas de destrucción masiva, a la que no está adherido este país. Según Yonhap, la dimisión parece responder sobre todo a una reestructuración más amplia del Ejecutivo. Una fuente de la Casa Presidencial indicó que el presidente está preparando una remodelación del Gobierno debido a la pronta salida del Gabinete del ministro de Exteriores, Ban Ki-moon, recién elegido nuevo secretario general de la ONU. Asumirá este cargo el 1 de enero.
|