Estanis Etxaburu, Jon Enparantza - Etxerat eta Askatasuneko bozeramaileak
Ez gure borondatez
Ez gara Audientzia Nazional espainoleko epailearen hitzordura joan. Eta ez gara joango, ez behintzat gure borondatez. Asteleheneko gure agerraldian azaldu genituen funtsezko arrazoiak bilduko ditugu idatzi honetara.
Gatza 26 urte t’erdi preso Mende laurdena pasatxo giltzapean bete zuen iaz, eta ekitaldi politikoa egin genuen Zornotzan; Gatzari gorazarre egitera jendetza handia bildu zen. Omenaldi beroa. Merezitakoa. Denbora horretan, guztira hilabete eskas eman du Euskal Herrian, lehen graduan beti eta duela hamar urtetik hona baldintzapeko askatasunaren iruzurrak bahituta. Bere espetxealdia, Euskal Herriarena dela salatu genuen. Euskal Herriari eta herritarrei inposatutako marko politikoaren porrotaren isla baita. Berehalako askatasuna exijitu genuen, eta horregatik Espainiako Audientzia Nazionaleko Andreu izena duen epaile baten aurrera eraman nahi gaituzte «terrorismoa goratzea» edo leporatuz. Dagoeneko lagun batzuek pasatu behar izan dute tribunaletik prozedura beragatik.
Audientzia Nazionala Ez gara lehenak bistan da, eta itxura guztiaren arabera, azkenak izateko borrokatzen jarraitu beharko dugu. Asko idatzi, esan eta salatu da Audientzia Nazionalari buruz azken 25 urteotan, eta ez gara azterketa zorrotzean sartuko. Epaitegi baino gehiago komisaria den hau Espainiaren gerra tresna da, euskaldunak atxilotu, inkomunikatu, torturatu eta espetxeratzeko. Epaitegi honetan, behin-behineko espetxealdiak kondena aurreratua adierazten du, erruga- betasun printzipioa ez da existitzen, defentsa eskubidea zangopilatua da, frogak manipulatzen dira, kondenak luzatzeko sumarioak «eraikitzen» dituzte eta biziarteko espetxe zigorra de facto eta larriagoa dena de iure (legez) inposatzen da. Antijuridikoari lege babesa ematen dion komisaria handi honek, Espainiako Guantanamo judizial-poliziala, oinarrizko eskubide eta as- katasun demokratikoak etenik gabe urratzen ditu.
Etengabekoa da tribunal honen erasoa euskal herritarron kontra, mugarik gabekoa dirudiena. Astakeria handienak egin izanagatik ere, hortxe lehen lerroan mantentzen dute, ustez, onura politikoa ekarri dielako gaur arteko hainbat gobernu espainoli. Aldiz, gatazka politikoaren erakusle da bere horretan, torturak bezala salbuespeneko tribunal honen existentziak sistema judizial espainol osoa usteltzen du, demokrazia eza salatu eta batez ere gatazka politikoari ikuspegi demokratikotik ez heltzeko borondate politiko ankerra begi bistan uzten du. Euskal herritarrak makurrarazteko makina faxista mozorrotua da.
Egoera berria Guztiok aitortzen dugu egoera berria dagoela gure herrian gutxienez azkeneko zazpi hilabeteotatik. Gobernu espainolak, aldiz, bere Audientzia Nazionalarekin temati jarraitzen du euskal herritarron oinarrizko askatasun eta eskubideak zanpatzen. Mota guztietako erasoak egiten ezagutzen ez dugun zuzenbide estatuaren izenean. Jarraitzen du jarduera politikoen jazarpenarekin, adierazpen, manifestazio eta biltzeko eskubi- deen debekuekin. Zitazioen dantzarekin. Halako jarduerarekin, etengabeko mehatxuekin, dinamika politikoa baldintzatzen eta «tutelatzen», zer egin daitekeen eta zer ez herritarroi baita klase politikoari ere agintzen. Baskongadetako presidentea bera ere hiru mahaikiderekin batera inkulpatuen aulkian jesarriko dute eta. Udako ikuskizun tamalgarria honen guztiaren adibide besterik ez da. Atzoko Guardia Zibilaren inkurtsio berriak gauza batzuk nola datozen erakusten digu udazken honetan.
Prozesu politiko berria baldintzatu nahi dute balantza haien aldera ekarraraziz. Horretarako segitzen dute ilegalizazioaren politika agortu eta antzuaren kondarrak ustiatzen, panorama berrian oinarrizko eskubideak zanpatzen badituzte ere. Soka tenkatuz.Noiz arte bizi behar dugu salbuespen egoeran? Noiz arte jasan behar dugu 18/98 bezalako eskandalua? De Juanaren hitz kriminalizatuak jasoz, aske uste garenok noiz arte bizi behar dugu laugarren gradu penitentziarioan?
Presoak Gatozen presoen egoerara hortik abiatzen baita nagusiki gure erabakiaren funtsa. Iñaki De Juanaren borroka latzak lehen planoan jarri du berriz egoeraren krudeltasuna. Aldaketak etorri badira, espetxe politikan euskal gizarteak exijitzen duen kontrako norabidean etorri dira. Bizi baldintzak gogortu baitira: sakabanaketa, urruntasuna eta bakartzea areagotuz.
Azken urteotako erabaki politikoak bere horretan mantentzen dira: espetxe zaintzaren zentralizazioarekin batera, 40 urte arteko espetxe zigorra, erredentzioen ukazioa, baldintzapeko askatasuna ezabatzea eta biziarteko espetxe zigorra inposatu dira. Bide beretik doaz frantsesak.Gaixotasun larria duten presoek espetxean jarraitzen dute, baldintzapeko askatasunean egon beharko luketen 135 presoek espetxean jarraitzen dute, eta biziarteko espetxe zigorra ezarritako presoak hemeretzi dira dagoeneko. Minutu bat gehiago onargarri eta jasangarri ez den egoera honekin, noiz arte jarraitu behar dugu? Gobernu espainolak soka tenkatzeko tentazioarekin jarraitzen du. Euskal preso politikoekin modu horretan instrumentalizatzen jarraitzeari jokabide koldar, zikin eta miserablea deritzogu. Gatazka konpontzeko borondate demokratikoa behar da eta, beraz, prozesuak demokratikoki aurrera egiteko, baldintza demokratikoak ezinbestekoak dira; ondorioz, espetxe politika errotik aldatu behar dute gobernu espainol eta frantsesak, presoen eskubideak errespetatuz, Euskal Herrira ekarriz, kaleratuz, eta amnistia orokorra emanez. Presoen eskubideen alde aritzea gatazka politikoaren konponbide demokratikoaren alde aritzea da, konponbidea hurbiltzea. Hori da gure erantzukizuna, inorengandik eta ezerezetik ezkutatu gabe ozen aldarrikatzen duguna. Elkartasuna- ren kriminalizazio guztien gainetik, azken 30 urteotan bezala eta are eraginkorrago ere, presoen eskubideen defentsan amorerik eman gabe jarraituko dugu. Hori da gure konpromisoa.
Aski da Baldintza demokratikoen markoak Audientzia Nazionalaren desagerpena dakar. Gobernu espainolak Audientzia Nazionala euskaldunontzat itxi behar du, inhabilitatu. Espainiako us- telkeria pertsegitzeko balia dezatela nahi izatekotan. Gatazka konpontzeko borondatea bateraezina da tribunal honen izaera, jarduera eta existentziarekin. Eta, beraz, berau mantentzeak gatazka urte luzeetarako luzatu nahi izatea adierazten du. Denontzat adierazten duenarekin.
Agente sozial eta politiko ezberdinen salaketa gorpuzten doa pixkanaka, baina ez da nahikoa. Audientzia Nazionaleko zitaziora ez joateko erabakia hartu dugu artikulu hau sinatzen dugun bi lagunok.Urte luzeetan jasotako ezagutzak eta sentsibilitateak eta une politiko honetan aurrera tinko eta baikor aritzeko komentzimenduak ardura politiko osoarekin erabaki hori hartzera garama- tza. Ez gara zapaltzen gaituen tribunal batetako epaile baten aurrera gure kabuz joango gure jarduera politiko publiko eta demokratikoen azalpenak ematera, hark onetsi ala gaitzesteko. Ez du zilegitasun hori eta guk ez diogu emango. -
|