GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-25
Erakunde politikoek erabateko sostengua eman diote Bil ta Garbiri
Prentsaurrekoa egin zuten atzo Bil ta Garbiko presidenteak eta presidenteorde guztiek, Kontseilu Orokorreko presidenteak, CABABeko bi presidenteordeek eta Bizi Garbia sindikatuko presidenteak. Azken hilabeteetan hondakinen kudeaketarako zentroak kokatzearen inguruan sortu diren eztabaiden aurrean Alain Iriartek erabateko sostengua jaso zuen. Sarrikotapeako Terre Verte elkartea egiten ari den «desinformazio kanpaina» salatu zuten hautetsiek.

BAIONA

Aurretik harrotuta zegoen hondakinak tratatzeko eta lurperatzeko zentroen kokapenaren gaineko eztabaida, eta joan den astean CABABeko presidente Didier Borotrak egin zituen adierazpenekin gainezka egin zuen. Baiona, Angelu eta Biarrizko hiri elkargoko presidenteak Lapurdiko kostaldean hondakinen lurperatze zentrorik ez zela behar esan zuen, eta Bizi Garbia sindikatuak Senperen duen zabortegiarekin aski dela gaineratu.

Adierazpen horien aurrean, Ipar Euskal Herriko zenbait elkartek kostaldeko hondakinak barnealdera eramango zituztela salatu zuten. Egoera horren aurrean, atzoko prentsaurrekoan parte hartu zuten erakundeetako ordezkariek «elkartasunerako eta elkarrizketarako deia» egin zuten, eta erantzukizunak hartzeko unea heldu zela ere nabarmendu zuten.

Borotraren esanak osoki ukatuak izan ziren atzoko prentsaurrekoan. Halaber, CABABeko presidenteorde eta Angeluko auzapez Robert Villenavek hiri elkargoaren izenean adierazi zuen Bil ta Garbiko presidente Alain Iriarti sostengu osoa ematen diotela.

«Desinformazio kanpaina»

Ipar Euskal Herriaren barnealdean hondakinak kudeatzeko egonkortze eta lurperatze zentroa Sarrikotapean jarri nahi du Bil ta Garbik. Hasieran Herriko Etxeak baiezkoa eman bazuen ere, herrian egitasmoaren kontrako Terre Verte elkartea sortu da.

Elkarte horretaz mintzo, Bil ta Garbiko presidente Alain Iriartek esan zuen «desinformazio kanpaina» egiten ari direla, eta biztanleria «pozoitzen» ari direla. «Nik hori ezin dut onartu», esan zuen. Sindikatuak azkenaldian zailtasunak izan ditu 200 biztanleko herrian informazio eta elkarrizketa kanpaina egiten saiatu izan denean. Izan ere, Terre Verteko elkarteak boikot kanpaina egin du sindikatuaren kontra. Hala ere, aurrera jarraituko dutela adierazi zuen Iriartek.

Bil ta Garbiko presidenteorde eta Zuberoako herri elkargoko presidente Dominique Boscqek adierazi zuen herrian beldurraren kanpaina egiten ari direla. Zuberoako herri elkargoa hondakinen zentroa Zuberoan egitearen kontra ez dagoela esan zuen, eta aldi berean Sarrikotapeako auzapeza sostengatzen dutela aipatu zuen.

Kostaldean sortutako hondakinak Baionako egonkortze zentro batean tratatuko dituzte. Ondoren Bizi Garbiak Senperen duen Zaluaga II zentroan lurperatuko dituzte, eta beste erdia kostaldera eramango dute, oraindik zehaztu gabe dagoen beste lurperatze zentro batera.

Baionako zentroa bikoitza izango da. Alde batetik, kostaldeko hondakinen sailkapen eta egonkortze zentroa izango da, eta, bestalde, sindikatuak kudeatzen duen eremu guztiko paperak eta paketatze materialak tratatuko ditu. A63 autobidea eta 117 bide nazionalaren artean dagoen 7 hektareako eremu batean egongo da. Ia eremu osoaren jabea denarekin tratuan ari dira, eta lur eremua alokatzen duen pertsonarekin ere bai. Eraikina gauzatzeko aurrekontua 25 milioi eurokoa da.

Kostaldeko hondakinen erdia hartuko duen Zaluaga II zabortegiaz Bizi Garbia sindikatua arduratzen da. Hango presidente Philippe Juzan elkartasunaren alde mintzatu zen atzoko prentsaurrekoan. Bizi Garbiak Bil ta Garbiko 25.000 tona hondakin jasoko ditu urtean, eta gerora haien hondakinen sailkapena Bil ta Garbiko instalazioetan egin ahal izatea espero duela adierazi zuen.

Alain Iriartek bi urtetan hondakin kopurua txikitu egin dela nabarmendu zuen; %11 birziklatzetik %16ra pasatu dira.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss