AHTren aurka Italian izan den borroka eredu egin nahi dute Durangaldean
DURANGO
Duralgaldeko Abiadura Handiko Trenaren Aurkako Asanbladak “Fermalo E´Posible” bideoa aurkeztuko du aste honetan, Durangaldean. Gaur, esate baterako, arratsaldeko zazpietan, Durangoko Pinondo etxean eta Abadiñoko gaztetxean emango dute.
Italia iparraldeko Susa bailaran Abiadura Handiko Trenaren obrak geldiarazi dituen borroka herritarraren kronika erakusten du bideoak. «Irudietan ikusi ahal izango dugu zelan herri mobilizazioaren bidez, AHT gisako proiektu txikitzaileak gelditzea posible den, eta ea Italiako bizipenetatik Euskal Herriko AHTren aurkako borro- kan baliagarriak izaten ahal diren irakaspenak ateratzen ahal ditugun», esan dute.
Abiadura Handiko Trenaren aurkako Asanbladak eta Iruñeko Eguzkik egin dituzte itzulpenak.
|