Lakuak 13 kimika enpresarako arrisku planak onartu ditu
GASTEIZ
Lakuako Gobernuak kimikako 13 enpresaren Kanpo Larrialdietako Plana onartu zuen atzo. Enpresa horiei, arrisku eremuak handitu zituen Europako Seveso II.a arteztarauak eragiten die.
Besteren artean, biztanleak kaltetzeko arriskua dagoen ezbeharretan esku hartzeko planak egitera behartu ditu arteztarau horrek.
Lege aldaketak kaltetzen dituen enpresak Usurbilen, Hernanin, Erandion, Zierbenan, Galdakaon, Barakaldon eta Laudion, Lantaron, Iruña Okan eta Amurrion daude. Atzoko onarpenekin, 23 enpresak dute Kanpo Larrialdietarako plana Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Hala eta guztiz ere, Seveso II.ak aldaketak izan ditu berriz, eta hori dela-eta, enpresa gehiago behartuko dituzte modu horretako planak egitera.
|