GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-25
Arau subsidiarioak «iruzur handia» dira Abertzaleon Oihartzunaren esanetan
Udala arau subsidiarioak berrikusten eta berriak prestatzen ari den honetan, Oiartzungo plataforma abertzaleak zenbait kritika egin ditu: batetik, prozedurak ez duela herritarren parte-hartzea kontuan hartu eta, bestetik, arauen edukiak ez dituela herriaren eta herritarren interesak defendatzen, «gutxi batzuenak» baizik.

OIARTZUN

Oiartzungo Udalak Hiri Plangintzarako Ordezko Arauak errebisatzeko prozesuari ekin dio legealdi honetan. Gainera, urrats garrantzitsuak eginak ditu, lehen onarpena eman baitzion joan den uztailaren 27an. Prozesua aurrera eramateko modua kritikatu zuen atzo Abertzaleon Oihartzuna herri plataformak, «hainbat auzo elkartek, herri mugimenduk, ikastetxek, erakundek, agenda 21ek eta partikularrek iradokizun, proposamen eta alegazioak aurkeztuz lan bikaina egin badute ere, guztiak zuzen-zuzenean baztertu baitituzte».

EA alderdiaren babesa bakarrik jaso dute arau subsidiario berriek, EAJk aurka bozkatu baitzuen, eta EBk, txuri. Hartara, eta plataforma abertzaleak nabarmendu zuenez, «herritarren %77k ez dute plangintza onartu». Abertzaleon Oihartzunaren ustez, ez da legitimoa «ilegalizazioaz baliatuz herritar guztien etorkizunean eragin izugarria duen erabaki bat hartzea» eta Udalak erabilitako prozedurak parte-hartzea sustatzen duen demokraziatik gutxi duela iritzi zioten. Gainera, plangintzak herritarren beharrei ez diela erantzuten salatu eta dokumentua «iruzur handia» dela gaineratu zuten. «Arauak irizpide merkantilistetan soilik oinarritzen dira eta ez herriaren eta herritarren beharretan, gutxi batzuek negozioa egiteko eta aberasteko iturri bilakatu baitira», esan zuten.

Plataforma abertzaleak garbi dauka zer-nolako arau subsidiarioak nahi dituen: auzo guztiak modu orekatuan garatzeko modukoak; etxebizitzen arazoa benetan gainditzeko bidea irekiko dutenak ­etxebizitza sozialak sustatuz eta hutsik daudenak kontuan hartuz­; ingurumena eta bere balio ekologikoa aintzat hartuko dituztenak; herritarrentzat beharrezkoak diren ekipamenduak aurrez ikusiko dituztenak eta egungo azpiegiturak hobetzeko asmoa dutenak. Gainera, Abertzaleon Oihartzunak nahitaezko ikusten du herriak egindako ekarpenak serio aztertzea.

Bihar, osteguna, arau subsidiarioen errebisioa gai izango duen udalbatza izango da Oiartzunen arratsaldeko seietan. Bertan, «bete beharreko zenbait baldintza» aurkeztuko ditu Abertzaleon Oihartzunak: herritar eta eragileen parte-hartzea bermatzea, herritarren ekarpenak biltzeko tresnak martxan jartzea eta ekarpen eta iradokizun horiek oiartzuarrei ezagutarazteko bideak martxan jartzea, besteren artean. Hartara, herritarrei eta eragileei udalbatzara joateko deia egin diete.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss