GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-10-25
Antzuolako Sagastiko zelaian parke bat eskatzen dute
·Herrigunean adin guztietakoek erabili ahal izateko berdegune lau bakarra galtzera doala salatu dute

ANTZUOLA

Sagastin Parkearen Aldeko Plataforma joan den ekainaren erdialdean sortu zuen Udalak Sagastiko parkean egin asmo duen proiektuaren aurka dagoen herritar talde batek. Izan ere, Antzuolako Udalak Sagastiko zelaian Gizarte Etxea eraikitzea dauka aurrez ikusita, eta horretarako lanak nahikoa aurreratuta daude. Plataforma horrek, berriz, «herri barruan gelditzen den berdegune bakarra bere osotasunean parkerako bideratzeko» eskatzen du, eta hamaika ekintza egin ditu norabide horretan, azkena, joan den urriaren 6an izandako udalbatzan.

Mozio bat aurkeztu zuen Sagastin Parkearen Aldeko Plataformak eta, bertan, Udalari gai horren inguruan herri eragileekin adostutako galdeketa bat egiteko eskatu zion. Udalak galdeketaren emaitza errespetatzeko konpromisoa hartzeko eta emaitza jakin bitartean obrak ez hasteko erabakia hartzeko ere eskatzen zuen mozioak. Antzuolako Udalaren erantzuna, ordea, bestelakoa izan zen, «berandu» zebiltzala esan eta Gizarte Etxea aurrez ikusi bezala Sagastiko zelaian egingo zela jakinarazi zien plataformako kideei. Haserre agertu dira plataformakoak Udalaren jarrerarekin, «herritar zati handi baten iritziari eta nahiari bizkarra eman baitio».

«Udalak bere burua legitimazio guztiarekin ikusten du Sagastiko zelaian Gizarte Etxea egiteko. Legitimazio hori herriaren errealitate sozialaren ezagutzan eta hauteskundeetako emaitzetan oinarritzen du, baina, gure ustez, legitimazio hori herren dabil». «Agian, urriaren 6ko Osoko Bilkuran plataformak jasotako erantzunean egongo litzateke legitimazioa: orain gu gaude hemen eta guk erabakiko dugu zer egin», adierazi zuen plataformak.

Horiek hala, eta plataformak nabarmendu duenez, herrigunean adin guztietako pertsonek erabili ahal izateko berdegune lau bakarra betirako galtzera doaz.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss