GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-25
Etxaburu eta Enparantza ez dira Auzitegi Nazionalera joan
Estanis Etxaburu Etxerat-eko bozeramailea eta Jon Enparantza Askatasuneko kidea atzo ziren aurkeztekoak Espainiako Auzitegi Nazionalean, «terrorismoa goratzea» leporatuta; alabaina, amnistiaren aldeko mugimenduko bi kideak ez ziren aurkeztu, eta beren borondatez behintzat ez direla agertuko azaldu zioten GARAri.

DONOSTIA

Etxerat-eko bozeramaile Estanis Etxaburu eta Askatasuneko kide Jon Enparantza ez ziren aurkeztu atzo Auzitegi Nazional espainolean zuten hitzordura, eta, GARAri jakinarazitakoaren arabera, ez dira joango, ez behintzat beren borondatez.

Enparantzari eta Etxabururi Jose Mari Sagardui «Gatza» euskal preso politikoari elkartasuna helarazteko ekitaldi batean parte hartzeagatik «terrorismoa goratzea» leporatu zioten, eta atzo hitzordua zuten Fernando Andreu epailearen aurrean.

Amnistiaren aldeko mugimenduko bi militante horiek GARAra bidalitako iritzi artikulu baten bidez (14.orrian) atzo Auzitegi Nazionalean ez aurkeztearen funtsezko arrazoiak helarazi dituzte.

Estanis Etxabururen eta Jon Enparantzaren aburuz, Auzitegi Nazional espainola «polizia-etxea da, Espainiaren gerra tresna»; arrazoi horregatik ez dira zitaziora joan, «haien jarduera politiko publiko eta demokratikoen inguruko azalpenak ematera, Auzitegi Naziona- lak onetsi ala gaitzesteko». Amnistiaren aldeko bi militanteek zera gaineratu zuten:«Epaitegi horrek ez du zilegitasunik, eta guk ez diogu zilegitasun hori emango».

«Gatazka konpontzeko borondatea bateraezina da tribunal honen izaerarekin, jarduerarekin eta existentziarekin», azaldu dute Estanis Etxaburuk eta Jon Enparantzak, eta hori dela-eta, Gobernu espainolari Auzitegi Nazionala ixteko exijitu diote biek.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss