GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-10-25
- Aizkora
Gipuzkoako Federazioak azken kritikak argitu ditu
·Euskal Herriko finalaren atarian entzundakoei erantzun die

DONOSTIA

Gipuzkoako Herri Kirol Federazioa, bere presidente Aitor Esnaola buru zuela, atzo agertu zen prentsaren aurrean, joan den igandean Tolosan jokatu zuten Euskal Herriko Txapelketa zela-eta, jaso dituzten kritikei buruz hitz egiteko, eta gauzak argitu nahian.

Alde batetik, aizkolariek enborrak ikustea beharrezkoa zela eskatu zuen bakarren batek, eta Esnaolak argi eta garbi utzi zuen horretarako ez zela inongo arazorik egon: «Aizkolariek enborrak ikusi nahi zituztela-eta deitu ziguten. Guk prestatzerakoan deituko geniela esan nien eta halaxe izan zen. Joan den ostiralean, egurrak prestatzen hasterako deitu genien ikusteko. Alde horretatik ez da inongo arazorik egon, beraz, kexa horiek ez ditut ulertzen. Gero, plazan, egia da lehenengo kana-erdikoa oso txarra izan zela. Gu nahastu ginen. Baztertu behar genuena eraman genuen, eta eraman beharrekoa baztertu. Pertsonak gara, eta hemen denok deskuidatzen gara», esan zuen Esnaolak.

Telebistarekin akordiorik ez izateagatik ere entzun behar izan dituzte, eta prozesua nola joan den esan zuen: «Hasieran guk dirua eskatu genuen, eta ezetz esan ziguten. Orduan, produktuak trukatzea eskaini genien. Gure babesleak beheko parteko errotuluetan sartzea. Gero hiru saio finalaren aurretik, aizkolariei aurretik elkarrizketak eginez, eta amaieran beste bat haien iritziekin. Erantzungo zigutela esan ziguten, eta berriro hitz egin genuenean ekinaldia diferituan emateko asmoa agertu zuten. Gero, beheko errotuluengatik dirua eskatu ziguten, eta hor bukatu zen. Guk DVD bat grabatzeko asmoa genuen, eta hori egin genuen», aitortu zuen.

Azkenik, sariak direla-eta ere aitzakiak izan dituzte, eta horren inguruan zera esan zuen: «Egia da sariak ez direla igo eta txikiak direla, baina federaizoek daukagun dirua daukagu. Hala ere, beste herri kiroletan sari txikiagoak izaten dira, eta haiek kexatzeko oraindik eta arrazoi gehiago izango dituzte», esan zuen. «Hemen jende asko ibili gara hau antolatzen, eta norbaitek niri min egin nahi izan badit ere, denei egin digu min», gaineratu zuen Esnaolak.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss