- Eskua
Waltary ezker paretan ikusteko aukera Antiguan
GASTEIZ
Herri Jaien alde antolatutako jaialdian, Waltary pilotari kubatarra ezker paretan jokatzen ikusteko aukera bakarrenetakoa izango da ostiral honetan, Donostiako Antigua auzoko pilotalekuan. Trinketean maisu handia den pilotariak Olara-Otaegi eta Galarza IV.aren aurka jokatuko du jaialdiko estelarrean, eta sarrerak 8,5 euro balioko du aurrez erosita, eta bertan, 13.
Proba polita izango da ostiralekoa, kubatarra ezker paretan nola moldatzen den ikusteko, eta ziur Aspeko begiraleren bat ere bertan izango dela, Eibarko enpresarekin entrenatu eta frogaren bat egitekoa baita.
Bitartean, Waltaryk Euskal Herrian jarraitzen du eta igandean Abadiñoko Tornasolo trinketean aritu zen, Uriarte lagun zuela, Loquillo Lopezen eta Harotzareneren aurka. Izarren antolatutako jaialdian, mexikarra eta euskalduna nagusitu ziren 38-40.
|