GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-25
Autodeterminazio eskaera Bilboko zazpi zubietatik pasako da larunbatean
Hitzordu berezia izango da larunbatean Bilbon. Hiriburuko zazpi zubiak autodeterminazioa aldarrikatzeko eskaeren lekuko bilakatuko dira, eta haietara bertaratutako herritar guztiek gero udaletxean bat egin eta ekitaldia ospatuko dute. «Askatasunerantz doan zubia eraikitzera» deitu dituzte bilbotarrak.

BILBO

«Zubirik zubi, autodeterminazioa. Askatasunera eta bakera eramango gaituen zubia eraikitzera goaz». Horixe da, funt- sean, larunbat honetan Bilboko zubietara eramango duten autodeterminazioaren aldeko aldarrikapenerako ekimena.

Ezker abertzaleko kide eta ordezkari anitzek Bilbora deitu zituzten atzo kazetariak ekimen horren nondik norakoak azaltzeko, eta Itziar Lopategik eta Arantza Urkaregik idatzi bat irakurri zuten, euskaraz eta gaztelaniaz, hurrenez hurren.

Gogorarazi zutenez, zubiak toki batetik besterako igarobideak izan dira historian, eta egun ere funtzio hori betetzen dute: «Tartean aurkitzen ditugun oztopoak gainditzeko asmoz eraikitako igarobide sendoak dira».

Hori hala, hainbat gudatan zubiak jopuntu estrategiko izan badira, Bilbokoak ere suntsituak eta berreraikiak izan dira historiako hainbat pasartetan. Eta, arlo horretan, hiriburuko zazpi zubien historiari larunbatean beste esangura berezi bat gaineratu nahi diote: autodeterminazioaren eskaera eramango dute horietara. Lopategik berretsi zuenez, hori baita prozesu honen «oinarria», zazpi lurraldeetako euskal herritarren hitza errespetatzea, hain zuzen ere. Hauxe azaldu zuten: «Aldarrikapen horrekin, prozesuan urrats gehiago emateko herritarren borondatea adierazi na- hi dugu, eta gure herriari hi- tza eta erabakia emateko bi- dean igarobideak eraikitzen lagundu».

Haien ustez, azken finean, «autodeterminazioaren aldeko uholdea» izango baita gatazkaren korapiloa askatuko duena: «Gure herriaren hitza eta erabakia eskuratzeko bidea eta gure herrian demokrazia, justizia, askatasuna eta bakea eraikitzeko zubia!».

Aspaldian hasitako bidea «desitxuratzeko etengabeko saiakerak» izan direla salatu zuten aipatutako eledunek. Baina, segidan zera berretsi zuten: «Autodeterminazioak izan behar du abiatutako prozesuaren helburua, eta ez beste ezerk». «Euskal Herria aldaketa politikoaren atarian murgildurik dago, eta ezin diogu ihes egiten utzi esku artean dugun aukera historiko honi».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss