GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-10-25
Bat-bateko erantzuna miaketetan, eta manifestazioak gau partean

DONOSTIA

Ertzaintza eta Guardia Zibila Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako herrietan sartu eta elkarteak miatzen ari ziren bitartean, astelehenean bezalaxe, bat-bateko elkarretaratzeak egin zituzten herritarrek atzo. Hainbat lekutan polizia oldartzeak ere izan ziren, Urretxu-Zumarraga edota Bergara kasu, borrekin hiru lagun kolpatu baitzituzten.

Urretxu-Zumarragan elkartea miatzean bortitz aritu zen Ertzaintza. Antza, bigarren solairuan dago herriko taberna, eta hangoek azaldu zutenez, gazte bati kristal bat hautsi zitzaion. Ziztu batean igo ziren poliziak, eta bertaratutako herritarren aurka oldartu; hiru urteko semea zeraman gazte bati begian jo zioten eta beste gazte bat atxilo eraman zuten, «autoritateari eraso egitea» egotzita. Bergarara eraman eta iluntzean aske utzi zuten.

Gainerako herrietan ere protestak izan ziren unean bertan. Lekeition, esaterako, 13.00etan Ertzaintzaren hainbat furgoneta azaldu zen, eta herritar ugari bildu ziren herrikoaren inguruan. Ertzaintzaren aurkako lemak oihukatuz aritu ziren, eta poliziakideak herritik alde egin arte atzetik manifestazioan joan ziren. Jarraian, herriko bide nagusia moztu zuten.

Hala ere, egoera bereziak izan ziren. Zaldibian, esaterako, Ertzaintza joan zenean arduraduna zein zen galdezka hasi zen, eta bertako guztiak arduradunak zirela erantzutean, buelta eman eta herritik joan ziren miaketarik egin gabe.

Riparen debekua Iruñean

Gau partean izan ziren herriko tabernen aurkako erasoaldia salatzeko mobilizazio gehienak.

«Errepresioa ez da bidea, Euskal Herriak autodeterminazioa» lelopean egin zituzten mobilizazioak. Hala, 20 lagun elkartu ziren Beran ­Guardia Zibilak materiala eraman zuela salatu zuten­, 35 Elorrion, 300 Errenterian, 40 Balmasedan, 50 Seguran, 60 Mutrikun, 47 Villabonan, 80 Sestaon, 28 Lezaman, 50 Zaldibian, 120 Urretxu-Zumarragan, 30 Laudion, 150 Tolosan, 150 Portugaleten, 100 Mungian eta 300 Bilboko Santutxu auzoan.

Donostian, 500 lagun inguruk manifestazioa egin zuten; Alde Zaharreko Herria tabernan hasi eta Groseko Marruman amaitu zuten. Leitzan, manifestazio zaratatsua egin zuten 120 lagunek, eta balkoietatik ere zarata eginez azaldu ziren bizilagunak. Iruñeko Errotxapea auzoan egitekoa zen manifestazioa debekatu egin zuen Gobernu espainoleko ordezkari Vicente Ri- pak, eta, horren ordez, 200 lagunek batzarra egin zuten poliziakide espainolez inguratuta. Altsasu ere Guardia Zibilak hartu zuen, eta ezin izan zuten mobilizaziorik egin.

Arrigorriagan 35 lagun elkartu ziren, 15 Zallan, 100 Ondarroan, 100 Galdakaon, 100 Portugaleten ­ikastolan 30 elkartu ziren­, 200 Bilboko Alde Zaharrean, 90 Gernikan, 55 Larrabetzun, 80 Bilboko Indautxun, 35 Erandion, 20 Zamudion, Irungo batzokiaren aurrean 60 lagun batu ziren, 20 kotxek karabana egin zuten Zornotzan, 75 lagun Zarauzko PSEren egoitza aurrean, 150 Deustuan, 60 Amurrion, 75 Arratian, 50 Ordizian, 56 Leioan, 60 Basaurin, 300 Arrasaten, 44 Urduñan, 150 Algortan, 40 Deban, 100 Bergaran, 100 Barakaldon, 45 Aretxabaletan eta 40 Ibarran.



«Herriz herri erantzun behar zaie erasoei»
G.M.

USURBIL

Guardia Zibilak, Auzitegi Goren espainolaren aginduz, hamabost elkarte miatu zituen astelehenean, eta atzo elkarte horietako ordezkariek gogor salatu zuten jasandako erasoa Usur- bilen egindako prentsaurrekoan. Halaber, horien aurrean herri gisa erantzuteko deia zabaldu zuten.

Miaketen harira, egoera «oso larriak» bizi izan zirela salatu zuten elkarteetako kideek, «armaz hartu baitzituzten herrikoak, jendea mehatxatu eta herriak okupatu...». Ekintza horretan, hainbat miaketatan Ertzaintzaren la- guntza jaso izana ere gaitzetsi zuten.

Herriko elkarteetan, lehenbizikoz orain hiru urte poliziakideak miatzera bertaratu zirenean, zergatia galdetzen zutela azaldu zuen Zarauzko Arrano elkartearen izenean hitz egin zuenak; baina oraingo erasoaldiarekin, «ideia politikoen aurka, herri eraikuntzaren aurka, eta, azken finean, Euskal Herriaren aurka» jotzen duen erasoa dela nabarmendu zuen.

Lehenengo hausnarketa eman beharreko erantzunaren ingurukoa izan zen: «Herriz herri indarrak bildu eta erantzun egin behar zaio erasoaldiari».

Alderdi eta eragile politikoei, eraso horien harira, zer egiteko prest dauden galdetu zieten; eta, are gehiago, horrelakoak berriro gerta ez daitezen zer egingo duten. Erasotzaileei ere zuzendu zitzaizkien, «aurrera segiko» dutela ozen adierazteko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Voces por el diálogo en tiempos de tensión
Jendartea
«Lobo en expansión, pastoreo en extinción»
Euskal Herria
La Policía sospecha que fue ETA quien robó anteayer 350 pistolas en Nimes
Euskal Herria
Nuevo respaldo internacional y plural al proceso
Ekonomia
Azkarraga plantea aumentar el número de inspectores y reducir la mortalidad un 50%
Kirolak
Alavés y Celta firman tablas en la intimidad y decidirá Vigo
Kirolak
Unai Basurko vuelve a Getxo a reparar daños
Euskal Herria
Una amplia representación vasca se da cita hoy en la Eurocámara
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss