GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-02
Lanonima Imperialek «Izpi zaurituak gauean» lana estreinatuko du Bilbon
Juan Carlos Garcia bilbotarrak zuzentzen du Kataluniako Lanonima Imperial dantza konpainia. Taldeak hogei urte egingo ditu aurten eta hori ospatzeko «Izpiak zauritutako gauean» lana sortu du, «Bakanteak» tragedia greziarra oinarri hartuta. Bilboko Arriaga Antzokia aukeratu du estreinaldia egiteko. Bihar izango da agerraldia.

BILBO

Arriaga Antzokiaren eta Mercat de les Florsen arteko ekoizpena da bihar eta etzi Bilbon taularatuko dutena. Mugimendua, melodia eta irudia fusionatzen duen lana da JuanCarlos Garciak zuzentzen duena.

Vaudeville-tik gertu dagoen antzerki-izaeratik tragediaren eta errituaren mundura egindako hurbilketa bat aukeratu du Lanonima Imperialek bere 20. urtemuga ospatzeko. Komikiaren unibertsotik sortuak dirudite bere pertsonaiek. Koreografia azkarrarekin nahasten ditu eta elementu arkaiko eta futuristak elkartzen dituen eszenaratzea erakusten du. Surrealismoaren eta poparen artean koka daitekeen begirada berezia sortzen du taldeak.

Juan Carlos Garcia Akelarre konpainiarekin hasi zen Bilbon antzerki munduan. Dantza moderno eta klasikoan trebatu zen Bartzelonako, Estatu frantseseko eta New Yorkeko hainbat zentrotan, eta 1986an Lanonima Imperial sortu zuen. Garcia bere belaunaldiko koreografo bikainenetako bat dela nabarmendu du kritikak eta bere lan koreografikoarengatik zein egin duen ibilbidearengatik saritu dute. Besteak beste, Ciutat de Barcelona, Zagreb Hiria Sari Nagusia, epaimahaiaren eta publikoaren Susan Dellal Saria (Israel) edota Premi Nacional de Danza de Catalunya eskuratu ditu bizkaitarrak.

Gurera dakarren obrak Euripides-en “Bakanteak” tragedia greziarra du abiapuntu. Sei dantzarik interpretatzen dute: Nicolaas Marckmann, Anna Roblas, Jordi Vilaseca, Virginia Gimeno, Iris Heitzinger eta Yester Mulens-ek.

Horien lana laguntzen, Oriol Rosellen zuzeneko musika dago. Obrak eduki poetiko handiko indar oniriko handia erakusten du, Jose Mencheroren eszenografiari eta Lawrence Wallen artista multimedia australiarraren lanari esker.

Bere zuzendariak bezala, Lanonima Imperialek ere aipamen ugari jaso ditu. Besteak beste, Kataluniako Dantza Sari Nazionala (2000) edota Bartzelona Hiria Saria (1992). Hogei urteko ibilbidean Europako 20 herrialdetan egin du lan, hala nola, Brasilen, Mexikon, Venezuelan, Kolonbian, Israelen eta Kanadan.

Hainbat izan dira bereziki txalotu dituzten bere lanak: Prometeoren mitoan oinarritutako ‘‘Liturgia de somni i foc’’ (2000), joera futurista duen ‘‘Scala1: Infinito’’ (2002), ‘‘Orfeu’’ (2003) eta ‘‘Orfeu Concert’’ (2004). Azken horrek dantza hindu eta flamenkoa uztartzen ditu Custo Barcelona ezagunak diseinatutako jantziekin.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Se sirven pactos
Euskal Herria
El 11-N en Bilbo, marcha por el proceso
Ekonomia
Arranca en Baiona Lurrama, el primer salón agrícola de Ipar Euskal Herria
Mundua
«Lideramos un nuevo consenso para que Nicaragua vuelva a echar a andar»
Mundua
Zortzi pertsona hil dira Gazaren aurkako erasoan
Mundua
Victoria clara pero no suficiente de CiU y fuerte retroceso del PSC
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss