GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Ekonomia 2006-11-02
Maryse CACHENAUT | Lurramaren antolatzailea
«Azokak Pauen egin ohi dira baina ez dute hemengo laborantza erakusten»

Lan asko eta denbora gutxi, baina ilusioz beterik dago Maryse Cachenaut. Aurtengoa ondo igarotzea nahi du Lurrama ekimenaren antolatzaileak, hurrengo ekitaldia «ederragoa» egiteko.

­Hasieran, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren ideia zen horrelako erakustazoka bat antolatzea. Zergatik sortu da Lurrama?

Egia da hastapenean Laborantza Ganberaren ekimena eta ideia zela, baina Baionan horrelako gertakari handi bat egiteko elkarte berezi bat sortu behar zen Herriko Etxearekin hitzarmena izenpetzeko eta gertakari hau inguruko kultur elkarte eta eragileen parte-hartzeari irekitzeko ere bai.

­Herriko Etxearen laguntza eta babesa eduki duzue. Ezustekoa izan al da?

Hasieran, Herriko Etxeak biziki ontsa hartu zuen proiektua. Gero, egia da, gauzak behar bezala trenkatu behar izan dira. Ez da erraza izan, denbora oso laburrean antolatu baita dena. Halere, toki ederra ukan dugu, Elkartetxe honetan.

­Ez al da bitxia laborantza hain presente dagoen lurraldeetan hainbeste urtetan antzeko azokarik antolatu ez izana?

Betiko gauza gertatzen da. Departamendurako egiten dira anitz gauza, eta horrelako azokak, orain artean, beti Pauen egin izan dira eta gehienetan, ez laborari txikien inguruan ezta Euskal Herriko laborantza aurkezteko ere. Horregatik da berezia Lurrama. Guk, zinez, lurralde hauetako laborantza erakutsi nahi genuen eta kalitatezko sistemak aitzina eraman.

­Lehen aldia da Lurrama antolatzen dezutela, baina errepikatzeko asmoa duzue. Urtero beharbada?

Ez dakigu ziur, baina nahi genuke berriz egin. Bistan dena, urtero ahal bada. Oraingoa hiru hilabetez antolatu dugu, baina urtebete osoa aurretik izanda, heldu den urterako gauza ederragoa eratzea daukagula uste dugu. Horretarako oso inportantea da aurtengoa ondo igaro dadin. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Se sirven pactos
Euskal Herria
El 11-N en Bilbo, marcha por el proceso
Ekonomia
Arranca en Baiona Lurrama, el primer salón agrícola de Ipar Euskal Herria
Mundua
«Lideramos un nuevo consenso para que Nicaragua vuelva a echar a andar»
Mundua
Zortzi pertsona hil dira Gazaren aurkako erasoan
Mundua
Victoria clara pero no suficiente de CiU y fuerte retroceso del PSC
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss