GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-02
Irrintzi hau zuretzat Patxiku Naparra

Patxi Etxeberria, joan zara betiko eta berba barik gelditu gara. Hilabete pasa da ordutik eta gaitz egiten zaigu, Patxi, zu gabe gaudela onartzea.

Batallon Vasco Españolek semea deasagertarazi zizunetik zu, Patxi, aita moduan semearen izena eta izana duintasunez eta harro aldean eraman duzu. Hogeita sei urte luze hauetan, Patxi eta Zeles, seme kuttunaren hilotza aurkitu nahian eginalhalak eta bi egin dituzue, Naparra bai harro horrelako guraso eredugarriekin.

Gogoan dugu Lakuako Parlamentuko Giza Eskubideen Batzordeak eratutako Biktimen Ponentzian Patxi eta Zelesek aurrez aurre izan zenituztela Madrazo, Rubalcaba, Larreina eta Urkulu, zuen seme Naparra- ren kasuko datu eta informazio guztia eman genien, bai eta eskaera argi bat egin ere: giza eskubideen urraketa larrieneko kasu hau publikoki salatzea, eta seme gaztearen hezurrak aurkitzeko laguntza eskatu genien, behingoz duintasunez aurkitu eta lurperatua izan zedin. Baina politikari horiek, erretorikaren artista horiek ixilik geratu ziren. Parlamentari profesionalak mutu, ez prentsaurrekorik, ez salaketarik, ezta elkartasun berbarik ere, errealitate gordina.

Patxi eta Zeles, adinean sartuta izan arren, ez duzue izan etsitzeko astirik erlojuz kontrako lasterketa honetan. Semearen hezurrak aurkitzea helburutzat hartu zenuten aspaldi eta, Patxi, zuretzat bizitzako karreraren helmuga nahi baino arinago ailegatu arren, gerora begira ADN probak ere eginak utzi dituzu. Egiaren aldeko borrokan hori baitzen zure leloa, ondo gogoratzen dugu zure begirada gai honi buruz eztabaidatzen genuenean, barru-barrutik sinesten zenuen noizbait Joxemielek eta beste gudari guztiek bene- tako egia eta justizia izango zutela.

Zeles, hemen gaituzu bidelagun.

Gotzone eta Errose Erezuma Uriarte - Egia, Justizia eta Oroitzapena Taldeko kideak



Eskerrik asko, Luis Beroiz
Llevo tiempo leyendo, con placer, los artículos que publicas en GARA. Me maravilla tu valentía para denunciar situaciones injustas, a personajillos nefastos (el último, el consejero Balza); el amor a tu hijo Andoni ­que buen ejemplo tiene en ti­ y demás jóvenes criminalizados por los aparatos del Estado; tu defensa de la Justicia; tus críticas a las actuaciones injustas, a actuaciones de la Ertzaintza; tu verbo ágil, bien cuidado y bien medido pero duro, fuerte y tremendamente irónico; tus fuentes de información serias y veraces; tu cons- tancia incombustible; tu conocimiento de los principios del Derecho y de la Etica. Se te podrían aplicar las palabras de B. Brecht: «el que lucha toda la vida es insustituible». Como creo que recibirás más sinsabores que elogios, aquí va mi ferviente enhorabuena por tu proceder y mis deseos de seguir leyéndote. Aurrera, Luis, eta eskerrik asko.

J. Ramón Pérez Perea - Gasteiz


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Se sirven pactos
Euskal Herria
El 11-N en Bilbo, marcha por el proceso
Ekonomia
Arranca en Baiona Lurrama, el primer salón agrícola de Ipar Euskal Herria
Mundua
«Lideramos un nuevo consenso para que Nicaragua vuelva a echar a andar»
Mundua
Zortzi pertsona hil dira Gazaren aurkako erasoan
Mundua
Victoria clara pero no suficiente de CiU y fuerte retroceso del PSC
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss