GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-02
Txomenane husteko epaiaren aurkako helegitea onartu dute
Txomenane Idiazabalgo etxe okupatuak urtebetetik gorako bizia du, eta iragan ostiralean ertzainak bertako bizilagunengana joan ziren astearterako, urriak 31, etxeak hutsik egon behar zuela adieraztera. Tolosako bake epaitegiko agindua erakutsi zieten «txometarrei», baina euren abokatuak helegitea jarri zuen, eta epaileak izapidetzeko onartu du orain.

IDIAZABAL

Iragan asteko ostiral eguerdian jakin zuten Txomenanen bizi diren pertsonek ­txometarrak deitzen diete euren buruei­ urtebetez beren etxea izandakoa hiru egunen buruan utzi beharko zutela. Tolosako bake epaitegiak sinatutako eta ertzainek bizilagunei erakutsitako aginduaren arabera, 2006ko urriaren 31ko 12.00etarako etxeak hutsik behar zuen, «eta bizilagunek hori beren kasa egin ezean, indar bidezko desalojoa egon bedi», zehazten zuen epaiak.

Hala ere, txometarrek hasiera-hasieratik adierazi zuten ez dutela eraikina beren kasa utziko, eta hori dela-eta, ostiraletik bertatik aurrera, hainbat mobilizazio eta protesta ekintza egin dituzte. Herrian hustearekin loturiko hainbat pintada eta pankarta agertu dira; udaletxeko balkoian ere «Etxeak bizitzeko, ez biziak hipotekatzeko» zioen bat jarri zuten. Husteko epea amaitu baino egun bat lehenago, ordea, txometarrek euren abokatuaren ahotik jakin ahal izan zuten azken horrek eraikina husteko aginduari jarritako helegitea izapidetzeko onartu zuela Tolosako bake epaitegiak. Beraz, horren gaineko erabakirik hartzen ez duten bitartean gutxienez, Txomenanen bizitzen jarraitu ahal izango dutela ulertu zuten gazteek. Hala ere, txometarrek albistea «zuhurtziaz baina pozik» hartu dutela adierazi zuten.

«Epai baten ondorio behar luke»

Abokatuak aurkezturiko helegiteak hainbat ideia biltzen ditu, baina horien artean nagusiak bi dira: batetik, husteak «sententzia edo epai baten ondoren hartutako erabakia» izan beharko lukeela, eta beren kasuan ez dagoela inolako epairik. Bestetik, autoak txometarrei usurpazioa leporatu arren, hori oraindik frogatu gabe dagoela.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Iritzia
Se sirven pactos
Euskal Herria
El 11-N en Bilbo, marcha por el proceso
Ekonomia
Arranca en Baiona Lurrama, el primer salón agrícola de Ipar Euskal Herria
Mundua
«Lideramos un nuevo consenso para que Nicaragua vuelva a echar a andar»
Mundua
Zortzi pertsona hil dira Gazaren aurkako erasoan
Mundua
Victoria clara pero no suficiente de CiU y fuerte retroceso del PSC
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss