Jentilen Etorrera eta Mondejo Lehiaketa Ataunen
DONOSTIA
Urteroko Jentilen Etorrera datorren larunbatean izango da Ataunen, hilaren 4an, bertako San Martin jaietan. Aurtengo berrikuntza nagusia Ataungo Lehenengo Mondejo Lehiaketarena izango da, eguna osatzera eta bertako mondejo beltza indartzera datorrena. 12.00etan abiatuko da jaia umeentzako garai bateko jolasekin. 13.00etan izatekoa da Mondejo Lehiaketa eta, horrez gain, egun guztian mondejo pintxoak doan eskainiko dituzte herriko tabernetan.
Herri bazkaria klaustroan egingo dute 14.00etan, eta hemen ere mondejoa izango da nagusi menuan. Jentilen Etorrera 18.00etarako dago aurrez ikusita plazan, eta ordubete geroago, berriz, 19.00etan, Jentilen Etorreraren ikuskizuna izango da kiroldegian. 22.00etan itxiko da egitaraua plazan Akelarrek saioa eginda.
|