GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Mundua 2006-11-03
Kide berrien sarrera EBra erreferendum bidez onartzea proposatu du Bruselak
Europako Batzordeak Batasunaren hedapenak dituen mugak aztertu ditu txosten batean. Bertan, Estatu frantsesaren ideia bere egin du eta datorren urtarriletik aurrera EBra sartu nahi duten hautagaiek europarren oniritzia jaso beharko dutela proposatzen du. Turkiaren hautagaitzak sortutako kezkaren ispilua da Batzordearen egitasmoa.

BRUSELA

Datorren urtetik aurrera Europar Batasuneko kide izan nahi duenak europar gehienen oniritzia jaso beharko du. Horixe proposatu du Europako Batzordeak etorkizuneko hedapenak «legitimitate demokratiko handiagoa izan dezan».

Proposamen horrek aurrera egingo balu, Bulgaria eta Errumania izango lirateke datorren urtarrilaren 1ean erreferendum barik EBra sartuko diren azken estatuak.

Erreferendumaren ideia Estatu frantsesarena da. Parisko Gobernuaren iritziz, EBk kide gehiago izateko mugak aintzat hartu behar dira klubean kide gehiago onartu aurretik. Turkiaren hautagaitzak bereziki piztu zuen europarren kezka. Ardura edo beldur hori Europako Konstituzioari buruzko erreferendumetan islatu zen. Estatu frantsesean eta Herbehereetan, esaterako, populazioaren gehiengoak Konstituzioaren kontra egin zuen iaz, baina adituen arabera, Turkiaren sarreraren kontrako jarrera azaltzeko erabili zuten galdeketa hura. Joera hori Europa osora hedatu da. Eurobarometroaren arabera, EB handitzeko aukera gero eta jende gutxiagok babesten du. Azken bi urteotan, europarren %52 horren alde zeuden, eta egun, aldiz, %45.

Abenduko goi-bileraren ardatz

Europako Batzordeak kezka hori kontuan hartu eta EBren handitzeko gaitasuna aztertu du txosten batean. “Kide berriak hartzeko EBren ahalmena” izeneko txostena datorren astean plazaratuko du Olli Rehn Hedapenerako komisarioak. Idatzi hori estatuen eta gobernuen buruek abenduan egingo duten goi-bileraren eztabaidagai nagusia izango da.

Batzordeak txostenean azaltzen duenez, hemendik aurrerako hedapenek erakundeen aldaketa ekarriko dute. Adibidez, kide berriek Parlamentuan eta Kontseiluan izango duten boto eskubidea. Horretaz gain, kide berrien sarrerak pertsonen mugimenduetan, mugen kudeaketan edota garraioan izango dituen ondorioak aztertuko dituzte.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
AHT Gelditu! llama a rechazar el inicio de las obras de la «Y vasca»
Euskal Herria
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Kirolak
«La inestabilidad deportiva no podemos trasladarla a la institución»
Ekonomia
Laborantza eta gizartea uztarri berean
Mundua
CiU ve ahora posible pactar con el PSC y pide una coalición estable para tratar con Madrid
Euskal Herria
El PSE insiste en que la autodeterminación es «ideología nacionalista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss