GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-03
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Euskal Herriko kiroleko, musikako, antzezpeneko, literaturako eta bertsolaritzako aurpegi ezagun ugarik 18/98ko auzipetuei elkartasuna helarazteko agerraldi berezia egin zuten atzo Donostiako Miramar Jauregian. Haien aburuz, sorkuntza munduak «bidegabekeria hauek irmoki» salatu behar ditu. Atzo, txalaparta ikuskizuna edota magia saioa izan ziren makroepaiketa salatzeko bitartekoak. Salaketaz harago, datorren azaroaren 11n Barakaldoko BECen izango den kontzertuarekin bat egin zuten, eta bertan parte hartzera gonbitadu zuten euskal gizartea.

DONOSTIA

Musika, antzezpen, literatur, bertso eta kirol munduko lagun ugari bildu zen atzo Donostiako Miramar Jauregian. Bertan, agerraldi berezi baten bidez, 18/98 epaiketan eta antzekoetan auzipetutakoei elkartasuna adierazi zieten.

Azaroaren 11n BECen egingo duten elkartasun jaialdiarekin bat egin zuten, eta bertaratzera deitu zuten Itziar Ituño eta Ramon Agirre aktoreek, bildutako guztien izenean.

«Eskuek libre idazten jarrai dezaten, eztarriek ozen kanta dezaten, belarriek iritziak libreki entzun ditzaten eta begiek askatasunez so egin dezaten», bertaratutakoek beharrezkotzat jo zuten sorkuntza munduak 18/98 epaiketa gisako «bidegabekeriak» irmoki salatzea. Hori dela-eta, Ituñok eta Agirrek argi adierazi zuten haien nahia: «Zoritxarreko epaiketa hauek bukatuko dituen olatu erraldoia osatuko duten ur tantak izan nahi dugu».

Agirreren eta Ituñoren esku- hartzearen ostean, Josemari Agirretxek hartu zuen lekukoa. Porrotx, Euskal Herriko umeen artean ezaguna den pailazoa, «karrozei» zuzendu zitzaien ohikoa duen alaitasunarekin, eta 40 urtetik gorakoei BECera joatera deitu zien, bertan jasoko den «dirutzarekin» «Garzon jauna aho zabalik uzteko».

Oreka TXeko kideek txalaparta jotzen zuten bitartean, Miramar Jauregian jarri zuten pantailan BECera joateko arrazoiak plazaratzen zituen bideo emanaldia egin zuten.

Agerraldia bukatzeko, Euskal Herriko mago ezagunenak hartu zuen lekukoa, eta bertaratutakoen artean harridura sortu zuen elurraren trikimailua egin zuen. Bertold Brecht-en esaera ezagunaz lagundurik, «lehenik ezagun bat eraman zuten, ondoren bizalagun bat, ostean lagun min bat...» paperezko zapi zuriari zatitxoak moztu zizkion. Ondoren, «auzipetuen atzean herri oso bat dago» esan eta haizemaile batez lagundurik, elurra sortu zuen Miramar Jauregi barruan.



La Plataforma pide comparecer en el Parlamento navarro para informarle
R.S.

IRUÑEA

La Plataforma 18/98 sigue tocando puertas de instituciones para reclamarles que se posicionen en defensa de los derechos civiles y políticos, y ayer fue el turno del Parlamento navarro. Miembros de este foro acudieron a la sede legislativa para proponer que les reciban en la Comisión de Convivencia y Solidaridad Internacional (antigua comisión de Derechos Humanos) con el fin de poder facilitar «información de primera mano» sobre lo que está ocurriendo en el juicio.

Expe Iriarte y Xabier Barber se encargaron de explicar que este proceso se inició con el «evidente empuje del PP» y que ha acarreado una amplia vulneración de derechos civiles y políticos. Citaron que las 56 personas que están siendo juzgadas en la Casa de Campo desde hace casi un año están pagando ya una cara factura a todos los niveles y remarcaron que la propia vista está resultando «esperpéntica» y se están constatando múltiples vulneraciones del derecho de defensa.

Iriarte y Barber indicaron que su primer objetivo es informar de todo ello, y posteriormente «creemos que el Parlamento compartirá nuestra preocupación. Nos gustaría que se comprometiera con los derechos civiles y políticos».

La Plataforma también ha llevado una moción contra el juicio a muchos ayuntamientos. De momento, según informaron, el texto ha sido aprobado en dos consistorios navarros: Bera y Leitza. Recordaron a la Cámara que cinco de los 56 ciudadanos sentados desde hace un año en el banquillo son navarros, y que hay muchos más implicados en los procesos 18/98+ pendientes de juicio.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
AHT Gelditu! llama a rechazar el inicio de las obras de la «Y vasca»
Euskal Herria
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Kirolak
«La inestabilidad deportiva no podemos trasladarla a la institución»
Ekonomia
Laborantza eta gizartea uztarri berean
Mundua
CiU ve ahora posible pactar con el PSC y pide una coalición estable para tratar con Madrid
Euskal Herria
El PSE insiste en que la autodeterminación es «ideología nacionalista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss