GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Editoriala 2006-11-03
Lurrama edo etxeko kalitatearen berri

Lurramak, atzodanik eta igandea bitartean, zabalik ditu ateak laborantza erakustazokara joan nahi duen ororentzat. Bost gunetan banatuta, ohiko ganadu eta produktu erakusketaz gain, asmo pedagogikoa ere nabaria da. Eztabaidarako tartea eskaintzen du, elikaduraz edo Euskal Herriak behar duen laborantza motaz mintzatzeko; haurrentzako lantegiak eta jolasak; kontzertuak, mutxikoak...; hainbat euskal sukaldarik prestatuko duten bazkaria... Helburua, berriz, barnealdea eta kostaldea hurbiltzea da, laborantza mundua eta hiria, Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako nekazaritza produktuak ezagutaraziz, haien kalitatea erakutsiz. Ulertzekoa da, hartara, elkarte eta eragile ugarik sostengatu izana, bai eta Baionako Herriko Etxeak ere.

Erakustazoka antolatzea Euskal Herriko Laborarien Ganberaren ideia izan zen, tokiko nekazaritza ezagutarazi beharra sumatuta. Izan ere, Pauen, Departamenduko nekazaritzaren erakustazoketan, laborari txikiek eta Euskal Herriko laborantzak ez baitute tokirik. Baina EHLGk ez du aitortza ofizialik. Paradoxikoa da lan eraginkorra eta Lurrama gisako ekimenak abian jartzeko gai den organismoa, herrialde horietako laborari gehienak ordezkatzen dituena, instituzioei ez axola izatea, edo, okerrago, haien erasoa jasotzea. Arazo hori airean zegoen atzo, alde guztietako hitz neurtuen gainetik.

Paradoxikoa da, halaber, Euskal Herrian bertako produktuak, zalantzarik gabe kalitatezkoak, ezagutarazi behar izatea. Hortik Baionako ekimen horren garrantzi handia. Munduan zehar liluratzeko moduko gauza asko badaudela zalantzan jarri gabe ere, etxean bertan ere badagoela zerekin liluratua ikusteko aukera delako. Tristeena da sarritan lilura hori urrunekoa izateagatik gertatzea, eta mespretxua etxekoa izateagatik.

Erakustazoka horrek, gainera, hausnarketarako bide izan behar luke. Boladan dago garapen iraunkorra aipatzea. Politikariek, erakundeek txitean-pitean aipatzen duten garapen horrek, ordea, ez du lehen sektorearekin zerikusirik. Laborariek ere aldarrikatzen dute nekazaritza iraunkorra. Izan ere, herri baten garapena iraunkorra izateko, orekatua behar du izan; hiru sektoreen garapen orekatua, alegia. Mixel Berhokoirigoin EHLGko lehendakariak esan zuenez, euskal laborariek hautu hori egin dute eta gizartearen hautua ere bada. Zentzuzkoa litzateke, beraz, erakundeek ere hautu horren arabera jokatzea. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
AHT Gelditu! llama a rechazar el inicio de las obras de la «Y vasca»
Euskal Herria
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Kirolak
«La inestabilidad deportiva no podemos trasladarla a la institución»
Ekonomia
Laborantza eta gizartea uztarri berean
Mundua
CiU ve ahora posible pactar con el PSC y pide una coalición estable para tratar con Madrid
Euskal Herria
El PSE insiste en que la autodeterminación es «ideología nacionalista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss