GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Txokotik 2006-11-03
Xabier Izaga
Kataluniatik Arabara

Ematen zuen Kataluniako herritarrak matxinatzeko zorian zeudela hango hizkuntza politika dela-eta, baina ez da horrenbesterainokoa izan. Ez nuke aditu gisa agertu nahi, ezta hurrik eman ere, errespetu osoa eta are begikotasuna baitiet Herrialde Katalanei, baina Principateko hauteskundeen aurretik eta ondoren sumatu ditudan zenbait kontu adierazi nahi ditut. Analisiaren ur sakonetan sartu barik, beraz, oinak baino ez ditut bustiko, errekastora sartzen denaren gisan.

Lehenengoa abstentzioari dagokio. Abstentzio handiari. Aurreko legegintzaldian Parlamentuak estatutu bat hitzartu zuen ia gehiengo osoz eta, herritarren iritzia eskatu baino lehen, Madrildik pasatu zen, Kataluniako herritarren nahiak muga batzuk izan behar dituela argi utzita. Hartara, ulergarria litzateke hainbat katalanek pentsatzea zer aukeratu behar duten Madrilen zehazten dutenez, aukeratu dezatela han zuzenki, komeriatan ibili gabe.

Sumatu dudan beste kontu bat zerrenda honen hasierako pertzepzioaren okerra da. Baina halako zerbait zabalduta zegoen, hango herritarrek ezin dutela bertako hizkuntza politika eraman, alegia, Citadans-Partit de la Ciutadaniak zioenez. Alderdi horrek lortutako hiru eserlekuak 90.000 botorekin lortu dituzte; hortaz, matxinadak itxaron egin beharko du pixka batean.

Ez dakit zergatik, edo badakit zergatik, alderdi horrek Unidad Alavesa ekarri dit gogora. Arabako ahanztura gorrienean datza, baina izan zuen indarra bere sasoian. Hark ere hizkuntza zuen ikur nagusietakoa; gaztelania, jakina, espainiartasunaren agerpen gisa. Demagogiaren maisu haiek Veleia izena aldarrikatzen zuten eta Arabako hizkuntza alavesa dela zioten. Hizkuntzalaritza hiztegiren batetik ateratako datu okerra, delako «hizkuntza» hori ez baita dialektotzat ere jotzen, inguru bateko hizkeratzat baizik, hau da, Araban egiten den gaztelania. Bide batez, hizketa horren ezaugarri nagusia vasquismo ugari biltzea da, euskal hitzak, alegia.

Denborak nor bere tokian jartzen duela dioen lelo horrekin guztiz bat ez banator ere, aitortzen dut askotan hala izaten dela. Eta oraindik orain Iruñan ­Veleia erromatarrentzat eta UArentzat­, hain zuzen, arrazoi eman zioten alderdi inor baino arabarrago horri: Arabako hizkuntza arabarra zen, gaztelania jaio baino askoz lehenago euskaraz hitz egiten baitzuten arabarrek. -


Xabier Izaga - Artikulo gehiago [..+]
 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
AHT Gelditu! llama a rechazar el inicio de las obras de la «Y vasca»
Euskal Herria
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Kirolak
«La inestabilidad deportiva no podemos trasladarla a la institución»
Ekonomia
Laborantza eta gizartea uztarri berean
Mundua
CiU ve ahora posible pactar con el PSC y pide una coalición estable para tratar con Madrid
Euskal Herria
El PSE insiste en que la autodeterminación es «ideología nacionalista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss