GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-03
Ekialdeko III. Gazte Egunak euskara ofiziala aldarrikatuko du Oibarren

IRUÑEA

Larunbat honetan egingo dute Oibarren Nafarroako ekialdeko herri eta haranetako gazteak biltzen dituen hirugarren gazte eguna.

Aurtengo aldarrikapen nagusia «euskararen ofizialtasuna ekialdean eta Euskal Herri osoan» izango da, eta horretarako Ekialdeko Gazte Mugimenduak hainbat ekintza antolatu ditu: 12.00etan txalaparta ikastaro batekin hasiko da egitaraua. 14.00etan herri-bazkariaz gozatu ahal izango dute larunbat honetan Oibarrera bertaratzen direnek, eta jarraian, aurtengo leloari jarraiki, euskararen gaineko eztabaida egingo dute. Hurrengo ekintza 18.00etarako dago prestatua, eta Senparako jaitsiera izango da gaita-jotzaile eta erraldoiez lagundurik. Jarraian I. Ekialdeko Gazte Olinpiadak jokatuko dituzte, eta ondoren izango da aurreko bi gazte egunetan ohiko bihurtu den kalejira, oraingoan «Euskara ofiziala ekialde eta Euskal Herri osoan» lelopean.

Afaria 22.00etan izango da eta horren atzetik etorriko dira musika kontzertuak; izan ere, aurten Anger, Arima Sutan, Trikizio eta Garrotek Kolektiboa DJ´s taldeak arituko dira.

Autobus propioak

Bestalde, Ekialdeko Gazte Mugimenduak Zangozako gizarte zerbitzuetako mankomunitatearen jarrera salatu du, izan ere, aurten ez baitu iaz bezala autobusik jarri nahi izan gazteak gazte egunera joan daitezen. Hori dela-eta, gazte mugimendua izan da lan hori bere gain hartu eta autobusak antolatu dituena: «Horrelako jarrerak gazteon antolakuntza ez duela oztopatuko argi utzi nahi dugu eta horregatik Agoiztik eta Zaraitzutik aterako da autobus bana, gainerako herrietako jendea jasotzen joango dena», adierazi zuten.

Beraz, ez dago inolako aitzakiarik bertara ez joateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
AHT Gelditu! llama a rechazar el inicio de las obras de la «Y vasca»
Euskal Herria
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Kirolak
«La inestabilidad deportiva no podemos trasladarla a la institución»
Ekonomia
Laborantza eta gizartea uztarri berean
Mundua
CiU ve ahora posible pactar con el PSC y pide una coalición estable para tratar con Madrid
Euskal Herria
El PSE insiste en que la autodeterminación es «ideología nacionalista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss