Azken erasoak salatzeko egin zuten Lasarteko sabotajea
LASARTE-ORIA.
Astelehenean, Lasarte-Orian Correoseko kamioi bati su eman zioten. Ezezagun batzuek hura bere gain hartu zuten, eta «estatuek ezker abertzalearen aurka egindako erasoei erantzuteko» xedea zutela azaldu zuten. PSOEk orain arte agertu duen jarrera gaitzetsi zuten ezezagunek.
Fusilatuak gogoratuko dituen omenaldia izango da Oiartzunen
IRUN.
70 urte bete dira Oiartzungo Pikoketan faxistek hamahiru irundar fusilatu zituztela. Urtemuga hori dela-eta, igandean, 13.00etan, omenaldia egingo dute bertan. Ekitaldiaren ostean, herri bazkaria izango da. Batasunak bertan parte hartzera deitu du.
|