GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-03
Polizia frantsesak ETArekin lotzen duten auto bat aurkitu du

PARIS

Polizia frantsesak Estatu frantseseko hego-mendebaldean dagoen Borreze herrian beste auto bat aurkitu zuen asteartean, Efek jakinarazi duenez. Agentzia horrek adierazi duenaren arabera, aurkitutako autoak ez du ikustekorik joan den astean Nimesen egindako arma lapurketarekin, baina, hala eta guztiz ere, Poliziak ETArekin lotzen du.

Autoa, Peugeot 307 bat, kiskalita aurkitu dute, eta Poliziaren bertsioaren arabera, joan den irailaren 26an lapurtu zuten Sainte Croixen, Aveyrongo Departamenduan.

Frantses Poliziako buru Michel Gaudinek adierazitakoaren arabera, ETArekin lotzen dituzten lapurtutako berrogei bat auto aurkitu dituzte abandonaturik urte hasieratik hona.

Azken bi asteetan, Nimeseko lapurketatik hona, lau auto aurkitu dituela esan du frantses Poliziak. Lehenengo biak joan den asteazken gauean topatu zituzten; hirugarrena, berriz, astelehe- nean, Vauvertetik 55 kilometrora. Auto horietako bi Sidam enpresarenak ziren, lapurtu zuten lantegiarenak, Efe agentziak zabaldutakoaren arabera.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Jendartea
AHT Gelditu! llama a rechazar el inicio de las obras de la «Y vasca»
Euskal Herria
Sorkuntza munduak auzipetuak babestu ditu
Kirolak
«La inestabilidad deportiva no podemos trasladarla a la institución»
Ekonomia
Laborantza eta gizartea uztarri berean
Mundua
CiU ve ahora posible pactar con el PSC y pide una coalición estable para tratar con Madrid
Euskal Herria
El PSE insiste en que la autodeterminación es «ideología nacionalista»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss