GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Gutunak 2006-11-11
Konponbidea aldarrikatzen dugu

Zubiaurre kasua bezala ezagutzen den aferan, Athletic eta Realeko zuzendaritzen arteko liskarrak futbol munduko euskal hedabideetan hauts asko urratzearekin batera, bi taldeetako zaletuen haserrea areagotzea ere lortu du. Eta hori, gure ustez, inoren mesedetarako baino, gehienon kalterako da. Horregatik, hau esan nahi dugu.

ESAITek Euskal Herriko Kirol Selekzioen ofizialtasunaren aldeko aldarria egiten du, eta, horrez gain, beti saiatu izan da euskal zaletu guztien artean harreman ona sortzen eta mantentzen. Horretarako, euskal derbietan batik bat, ekimenak antolatu izan ditu (prentsaurrekoak bi taldeetako jokalariekin, kalejirak, pankartak eta abar). Eta hemendik aurrera ere, bide horretan jarraitzeko asmoa du. Agerikoa baita, Justizia espainolak ez dituela bi taldeetako zuzendaritzen arteko liskarrak konponduko, esperientziak frogatzen duen bezala. Izan ere, gaur inoiz baino argiago esan baitezakegu gai honek ez zuela Epaitegietara heldu behar.

Horregatik, ESAITek deitu nahi ditu Euskal Herriko kirol taldeak Euskal Herri mailako Kirol Hitzarmen Nazional bat adostera, beste kontuen artean, Euskal Herriko Kirolaren Arbitrai Auzitegia sortu, Lausanako Kirolaren Arbitrai Auzitegiaren bidetik (TAS), Euskal Herriko kirol taldeen artean sor daitezkeen desadostasunak arbitraiaren bitartez konpondu ahal izateko, gure herriarentzako arrotza den justizia sistemak, bere funtzionamendu astunak, eta gehienetan partzialak ere, arazoak konpondu baino gehiago nahaspilatu egiten baititu azkar argitu eta konpon daitezkeen auziak.

Beraz, bi taldeetako zuzendaritzen arteko liskarrak, euskal futbol talde horietako zaletuengan batik bat eta euskal zaletu guztien artean oro har sor ditzakeen ondorioez jabetuta, dei zabala egin nahi diegu aipatu zaletuei, eta esan nahi diegu ez daitezela erori zuzendaritzen joko horretan eta jarraitu dezatela beren taldea azken muturreraino animatzen. Hori delako beren taldeei egun egin diezaiekeen ekarpenik onena. Bukatzeko, esan nahi dugu gustatuko litzaigukeela bi taldeetako zuzendaritzek ere liskarrak alde batera utzi eta beraien arteko hartu emanak berriro ere onak izatea, gure ustez, hori taldearen, zaletuen eta guztion mesedetarako izango litzakeelako.

Iñigo Santxo eta Martxel Toledo - ESAIT-eko kideak



Autobusa behar dugu
Lasarte-Oriako bizilagunen elkarteek Diputazioari eta Udalari adierazi diegu behar berriak sortzen ari zaizkigula eta hauxe dela horietako bat:

Inguruko auzoetan (Oria, Zabaleta, Goiegi...) izan da herriko garapen demografiko nagusia, hori dela eta auzoko joan-etorriak ugaritzen ari dira gure kaleetan. Beste- tik, zerbitzu publiko gehi- enak erdialdean daude.

Udalaren txosten baten arabera, joan-etorrien %40 barruko trafikoa da. Dudarik gabe, aparkatzeko izugarri arazo izateaz gain, izugarrizko kutsadura (bai airean, bai akustikoa) pairatzen ari gara.

Horrez gain, egunero joaten da ospitaleetara herri honetako jende mordoxka, bai lanera bai gaixoak bisitatzera. Eta horrek ere joan-etorri asko sortzen ditu. Beste aukerarik ez dagoenez, jendeak autoa erabili behar izaten du. Garraio publikoa ez dagoelako moldatzen gara geure kabuz, horrek, esan dugun bezala, ondorio asko ditu.

Horregatik, Lasarte-Oriako bizilagunen elkarteek pentsatzen dute arazo horiek konpontzeko edo murrizteko, behintzat, ezinbestekoa izango litzatekeela autobusa jartzea: batetik, auzoko jen- dea erdialdeko zerbitzu publikoetara eramateko eta, bestetik, ospitaleetara joateko.

Garraio publikoarekin bi gauza lortuko genituzke: jendearen bizi kalitatea hobetzea eta trafikoaren arazoak murriztea.

Horregatik, eskatzen diegu bi erakunde haiei gai honetaz hitz egiteko, bilerak egiteko, ea zerbait konpon dezakegun.

Juan Rodriguez - «La esperanza» Basaundi bailarako bizilagunen elkarteko idazkaria



Nueva guia-callejero
El Ayuntamiento ha editado recientemente la Guía-Callejero de Tutera. Es práctico este tipo de libretos de bolsillo para facilitar la información a nuestros visitantes.

La explicación y detalle de los monumentos a los que se refiere esta edición viene en castellano, algo lógico y normal. También en inglés y francés de acuerdo, supongo, con el interés de los visitantes que puedan venir.

Lo extraño del asunto es que no se encuentra ninguna información en la lengua de los navarros, es decir, en euskara, sobre todo, sabiendo que podemos presumir del idioma más antiguo de Europa. Además, se tendría el deber y la deferencia lingüística con los cientos de personas de la CAV, amén de navarrosde otras Merindades de nuestra Comunidad, que se comunican en esta lengua y que se desplazan a nuestra Ribera.

A nuestro juicio, estos errores son fruto de la falta de sensibilidad y de conciencia. Lógicamente se debe atender a nuestros visitantes como se merecen, pero a todos por igual, esforzándose en mantener y promocionar el mayor tesoro cultural que tenemos, como es nuestra otra lengua, el euskara.

José M. Blanzako - En nombre de Aralar de Tutera



Oiartzungo Udala
Demagun udalerri bateko herritarren arazo nagusienetarikoa etxebizitzaren beharra dela eta bertako udalak ez diola behar horri erantzuten. Demagun udal horretan bere burua ezkerrekotzat duen alderdi batek agintean egon den 16 urteetan politika neoliberala egin duela etxebizitzaren alorrean (720 libre, 320 VPO, 11 tasatu). Demagun, gainera, alderdi horrek burutu duen urbanismo eredua guztiz sostengaezina dela, etxebizitza gutxi batzuk egiteko lur eremu handiak okupatzen dituena, garraio publikoa eta bestelako zerbitzuak erakartzen ez dituena, azken batean, herriko auzoen egitura deuseztatu eta auzo hauek elkartzen dituen orban handi bat sortzen duena. Eta demagun, azkenik, alderdi horrek arau ordezkatzaile- ak berrikusteko erantzukizuna zuenean ez zuela egin, herrian etxebizitza babestuaren beharra zuten herritarren zerrenda handituz eta handituz zihoan bitartean.

Horixe da Oiartzunen gertatu dena 2003. urte arte. Eta orain, talde horrek bere orain arteko politikaren porrota estali nahi du, horretarako «alderdien legea» aitzakiatzat hartuta. Talde horrek, agian, nahiago du gatazkaren suak hauspoz astintzen jarraitu herritarren etxebizitzaren arazoari irtenbideak bilatzen jardun baino.

Eusko Alkartasunaren izenean udal hauteskundeetara aurkeztu ginen oiartzuarrok arduraz jokatuz hartu genuen erabaki hori, udala herritarren arazoak konpontzeko dagoela ekin genion lan horri, eta herrian konpondu beharreko arazo askoren artean etxebizitzarena ere badago. Horregatik, inolako presarik hartu gabe baina gauzak bere garaian egiteko asmoz, hiru urte daramatzagu herriko Arau Ordezkatzaileak berrikusten eta herriari «etxebizitza plangintza» bat eskaintzen eta legealdia bukatzerako lanak bukatuta utzi nahi genituzke.

Beraz, badirudi hauteskundeak datozela eta zenbait alderdik Arau Ordezkatzaileen berrikusketa prozesua eteteko eskatzen dutenean, nahiago dutela herritarren arazoei konponbiderik orain ez bilatzea eta arazo hauen konponbidea beste lau urtez luzatzea. Benetan, zeinen mesedetan ari dira alderdi politiko hauek?

Iñaki Olaizola - Planeamendu Batzordeburua



Bajada de pantalones
Al final han tragado con todo lo contrario de lo que en un principio proponían. Una vez más, el PSOE se ha bajado los pantalones (o la falda) ante las sotanas de la Conferencia Episcopal. El negro poder fáctico clerical ha perdido últimamente algunas batallas políticas, pero parece haber ganado las de los dineros (mayor financiación a la Iglesia católica) y la educación. La concesión a la enseñanza religiosa de valor académico es un despropósito absoluto en una sociedad cada vez más multicultural, multiconfesional y en la que los valores personales y sociales no se rigen ya por el imperativo de ninguna doctrina religiosa.

El legítimo derecho, estrictamente privado, de recibir formación religiosa de algunas personas no puede generar obligación alternativa alguna para el resto. Mucho menos aún en un ámbito que, como la escuela pública, debe servir a toda la ciudadanía sin distinción. Así lo afirmó en su momento el Consejo Escolar del estado y lo dictaminó en 1994 el Tribunal Supremo, apreciando una clara e ilegal discriminación en dicho tratamiento.

Pero es más, en una sociedad democrática, aconfesional y plural como la nuestra, con alternativa o sin ella, con valor académico o sin él, la formación religiosa confesional no puede ni debe tener cabida ni en el currículo ni en el horario escolares, puesto que su mera presencia en ambos supone la inadmisible aceptación de la escuela de todos y todas como un espacio de adoctrinamiento al servicio de algunos y conduce a una flagrante injusticia política y social por el desvío de fondos públicos para sufragar actividades que corresponden únicamente al ámbito de algunas creencias particulares.

Por ello, la bajada de pantalones que supone el tratamiento final de la religión en la LOE no es sólo humillante para el partido en el gobierno, sino también muy gravosa para las arcas públicas y, sobre todo, una ignominia contra la verdadera libertad de conciencia en la educación pública de nuestra sociedad actual.

Pedro J. Macho - STEE-EILAS



Esperanza
Un equipo franco-canadiense de científicos ha abierto una nueva vía al tratamiento de la depresión. El trabajo, cuyos resultados se publican en la revista “Nature Neurosciences”, demuestra que se puede producir genéticamente resistencia a la depresión. Los investigadores llegaron a este hallazgo a partir del análisis de ratones genéticamente modificados, que «resistieron notablemente» a situaciones de estrés que llevan a un estado próximo a la depresión, como si hubieran sido tratados con antidepresivos. La importancia del descubrimiento no sólo reside en que abre una nueva vía al tratamiento de la depresión, sino también en que la inhibición del gen logra la desaparición completa de la enfermedad, dos veces más frecuente en mujeres que en hombres. Los antidepresivos, que mejoran el estado de un 70% de los pacientes, sólo logran una remisión total de la patología en un 30-40% de los casos. Los ratones genéticamente modificados de la prueba se reproducen, crecen y se comportan como ratones normales.

Antonio Valcárcel - Miembro de la Asociación para la Ayuda y Autoapoyo a los enfermos depresivos de Euskadi


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss