«Nekazaritza, partekatutako ardura» mintegia
Nekazaritzaren gaineko eredu berria aurkeztu du EHNEk
Nekazaritzari eta bertan egin beharreko aldakuntzei buruzko jardunaldiak antolatu ditu EHNE sindikatuak Durangon. Atzo izan zuten hasiera, eta gaur ere bertan izango dira, bidean hainbat hitzaldi, erakusketa eta ekitaldi igarota. Jardunaldien xedea nekazaritzako arduren «partekatzeak» ekar ditzakeen onurak ezagutaraztea da, eta, horretarako, hainbat herrialdetako esperientziak ezagutaraziko dituzte Durangon.
DURANGO
Bi egunetan Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak hainbat nekazari, nekazaritza produktuen kontsumitzaile eta gai horren gainean interesaturik dauden pertsona mordoa bilduko ditu. Izan ere, «Nekazaritza, partekatutako ardura» izeneko jardunaldiak antolatu baitituzte bertako Fray Zumarraga institutuan. Helburu nagusia EHNEk aspaldi buruan darabilen ideia baten alde egitea da: nekazaritza ekoizleen eta haien produktuen kontsumitzaileen arteko harremanak estuagoak eta zuzenagoak izan daitezen jokamolde bat sortzea, hain zuzen ere. Oraingoz ideia besterik ez dela adierazi zuten atzo jardunaldien irekiera saioan euskal sindikatuko kideek, baina jendeari informazioa eskaintze aldera, hainbat herrialdetan jokamolde honi jarraiki egin diren eta egiten ari diren esperientziak aurkezteko balioko dute jardunaldiek.
Bi eredu kontrajarri
EHNEk azaldu zuenez, gaur egungo nekazaritzan eta landa eremuan, oro har, bi garapen eredu nagusi daude: «Garapen eredu horietako bat familia mailako ekonomian eta tokian tokiko ekonomietan oinarritzen da, eta bestea inspirazio neoliberalagokoa da», esan zuen sindikatuak.Lehenaren aldeko apustu garbia egiten du EHNEk: «Familia mailako nekazaritza eta elikadura subirabotasunaren aldeko apustua». Azken eskaera hori «herri bakoitzak nekazaritza eta elikadura politikak arautzeko duen eskubidean» oinarritzen da. Euskal sindikatukoek adierazi dutenaren arabera, subiranotasun horrek ez dakar nazioarteko komertzioa ukatzea, «baizik eta herritarren beharrak ondoen aseko dituen politika eta praktika komertzialak bultzatzea». «Nekazaritza subiranotasunak nekazaritza ekoizpena barne merkatura egokitzeko apustua egiten du, herritarren benetako beharrei egokituta», gaineratu zuten. Izan ere, haien esanetan eta hori bera da jardunbide honen abiapuntua, «elikadura ez da merkantzia, eskubidea baizik». Eredu hori da, zehazki, bai COAG (Estatu espainol osoan), CPE (Europan) eta Nekazarien Bidean elkarteek (mundu zaba- lean), baita EHNEk berak ere aurreko horietan integratuta dagoenez gero jarraitu eta bultzatzen dutena. EHNEko Paul Nicholsonen hitzetan, bi egun hauetan Durangon aurkeztuko dutena ARCO izeneko egitasmoa da, «produktore eta kontsumitzaileen arteko harremanak garatzeko metodologia ezberdin bat». Sindikatuko kide eta ARCO proiektuaren bultzatzaile Arantza Arrienek eman zizkigun egitasmo horren azalpen zehatzagoak. Haren esanetan, ARCOk «Agricultura, Responsabilidad Compartida» esan nahi du, euskaraz emanda, Durangon egiten ari diren jardunaldien izen bera: «Nekazaritza, partekatutako ardura». Berez, inongo mugimendua ere ez dela adierazi zigun: «Produktoreen eta kontsumitzaileen arteko harremanen gaineko ideia bat da, oraindik garapenean dagoena». Gaur egun bi alde horien artean dauden harremanetatik «guztiz aldenduta» dagoen eredua da, Arrienen arabera: «Harreman zuzena da, eta alde biek erabaki guztietan parte hartzen dute». «Hau da, kontsumitzaileak produkzioko arauetan, kontroletan eta abarretan hartuko luke parte», gaineratu zuen. Nolanahi ere, oraingoz egitasmo bat baino ez dela eta aurrenik pauso batzuk eman beharra dagoela adierazi zuen Arrioenek. «Lehenengo pausoa beste lekutako eta urte askotako esperientziak ezagutzea da», gaineratu zuen, eta Duragon antolaturiko jardunaldiei errefe- rentzia zuzena egin zien. Behin hori egindakoan, bigarren pausoa heziketa dela aipatu zuen: «Bai produktoreentzako bai kontsumitzaileentzako, gaur egun oso gutxi baitakigu kontsumitzaileok zer den jaten duguna, produktu hori non egiten den eta zein baldintzatan», zehaztu zuen.
Hurbiltasuna eta mugatzea
Horretara iristeko, ordea, baldintza batzuk egon behar direla adierazi zuen EHNEko kideak: «Lehenengoa produktorearen eta kontsumitzailearen arteko hurbiltasuna litzateke; produzitzen dena esparru hurbilean kontsumitu dadila; Euskal Herrian, adibidez, 80 kilometroko erradioa proposatzen dugu».Horrek kontsumitzailearen eta ekoizlearen arteko konplizitatea dakarrela ere gaineratu zuen Arrienek; «baita dendari txikien artekoa ere, erlazio zuzenak aipatzen ditugunean, gehienez bitartekari bat egon dadila adierazi nahi baitugu», zehaztu zuen. Horrek sare bat sortuko duela baieztatu zuen, bertan arazoak, zein prezio jarri behar diren, zein etekin atera behar dituen baserritarrak, eta dagozkien beste gai batzuk aztertzeko. Irizpideetako beste bat, EHNEko kidearen ustez, nekazariek ekoizpena bakoitzaren beharretara mugatzea da. Horrela, gaur egungo kontzentrazio joera gelditu egingo litzateke, Arrieren arabera, egunez egun gero eta ekoizle gutxiago daudelako, eta horiek gero eta handiagoak direlako. «Ahal bezain beste izan behar dugu etorkizuna izateko», aldarrikatu zuen, azkenik.
La Xarxa de Consum Solidari y el comercio justo
DURANGO Una de las charlas de las que se podrá disfrutar en Durango es la que ofrecerán hoy por la mañana los representantes de una iniciativa catalana denominada Xarxa de Consum Solidari. Esta iniciativa nació para impulsar el comercio justo, ya que, según dicen, «la lucha por un comercio justo es la lucha por cambiar las injustas estructuras del comercio internacional, en donde unas pocas empresas transnacionales que dominan organismos multilaterales como el FMI, el Banco Mundial, la OMC y las políticas agrarias y comerciales de los principales gobiernos, están impulsando un modelo agrícola, comercial y de consumo injusto e insostenible». Asimismo, afirman que trabajan por la soberanía alimentaria, que creen «es el camino para erradicar el hambre y la malnutrición y garantizar una una seguridad alimentaria duradera y sostenible para todos los pueblos». Para ello, los miembros de la Xarxa siguen unos principios que «orientan» todas sus actuaciones: los grupos productores proceden, en sus palabras, de «colectivos organizados comprometidos con la realidad de su país, la participación de la mujer, el funcionamiento participativo y dignas condiciones de trabajo para los trabajadores». Asimismo, incentivan la utilización de los recursos de la zona y tecnologías no perjudiciales al medio ambiente, y entienden el comercio internacional como «complemento de la producción de aquí». Aseguran que también tiene como objetivo el mantener el
comercio justo «a lo largo de toda la cadena de comercialización», por lo que
priorizan empresas de economía solidaria, o social «en ningún caso»
trabajan con empresas multinacionales a las que denuncian y combaten, y anteponen los circuitos cortos y de proximidad a la hora de realizar la distribución. Aceptan que entre los criterios que siguen existen contradicciones, por lo que aseguran, «buscamos trabajar co total transparencia ante el consumidor».
BAH, un modelo de cooperativa agroecológica
DURANGO
En la jornada de ayer se pudo conocer de primera mano la
experiencia del proyecto Bajo el Asfalto está la Huerta (BAH). Se trata de una
iniciativa surgida en Madrid en 2000 a consecuencia de la convergencia de una
docena de organizaciones que llevaban ya años luchando por un «consumo
cooperativo de productos ecológicos».
Dado que la Comunidad de Madrid no ofrecía suelo para
poder plantar productos agrícolas, esta organización optó por ocupar una
propiedad pública de la misma Comunidad, a 17 kilómetros de la capital. Sin
embargo, ante los obstáculos que ponía el gobierno regional se vieron obligados
a trasladarse a unas tierras en el valle del río Tajuña.
El modelo se basa en el asamblearismo y la autogestión
que, según explicaron miembros del BAH, «hace posible la relación directa
productor-consumidor». Dentro de este organigrama existen varias personas que
forman grupos de trabajo, que son los que hacen prosperar las producciones. Al
mismo tiempo, también existen varios grupos o familias de consumidores que
semanalmente obtienen una cantidad preestablecida de productos hortícolas a
cambio de un precio también preestablecido.
Además, los grupos de productores también obtienen una
cantidad de lo producido todos la misma dependiendo de la cantidad de
producción, «y excepcionalmente se realizan trueques o cesiones»,
apuntaron.
A la docena de organizaciones que iniciaron esta
andadura, pronto se les sumaron varias más, tanto de la misma comunidad
madrileña como de otras provincias del Estado español: Toledo, Guadalajara o
Avila.
Así pues, se trata de otro gran modelo de agricultura
ecológica y sostenible basado en el asamblearismo y la autogestión que está
dando sus frutos y cada vez atrae a más gente, por lo que supone un interesante
ejemplo de donde poder aprender.
Estatu frantseseko kontsumitzaile sarea goraka
Estatu frantsesean, adibidez, bada EHNEk proposatzen
duen eredu horren moduko eredua jarraitzen duen talde bat. Mila familia inguruko
kontsumitzaile sarea du, eta guztiek ere aurretik zehaztu eta adostutako
baldintza batzuk onartu dituzte. Atzo Durangon talde horretako kide batek
adierazi zuenez, eredu hori oso ongi doa, eta gero eta gehiago dira sare
horretan sartu nahi duten ekoizle zein kontsumitzaileak. -
|