GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-11
Hotz Handia plana hasiko dutela ziurtatu dute
·CABABek Angeluko hiltegiko zuzendari ohiaren etxea utziko du aurtengo plana martxan jartzeko

BAIONA

Eztabaida luzeen ondoren Hotz Handia plana aurrera eramaten duten elkarteek abenduaren 15etik goiti etxerik gabeko jendea hartuko dutela adierazi dute. Elkarteek egoitza egoki baten ezean aurten plana ez zutela abiatuko adierazi ondoren, CABABek Angeluko Blancpignon auzoan dauden hiltegi ohien zuzendariaren etxea uztea erabaki dute. Egoitza plana abiatzeko egokituko dute, eta 160.000 euroko lanak egingo dituzte bertan. Astelehenean eraikinaren erabilpen hitzarmena sinatuko dute CABABek eta Point Accueil Jourrek.

Angeluko eraikinaren lehen solairuan gauero 18 pertsona hartzeko tokia izanen da, eta prefetak bigarren solairua irekitzea erabakitzen badu, beste 10 bat pertsona hartu ahal izango dituzte. Beraz, egunero 25-30 pertsonentzako tokia izanen dela jakinarazi zuen elkarteen bozeramaile Point Accueil Jourreko Christian Muratek. Elkarteak tokiarekin oso pozik agertu dira. Egunero Baionako Gurutze Gorriko egoitzatik autobus bat abiatuko da Angelura jendea eramateko.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss