Su Eskola ireki dute Ordizian, suhiltzaile gehiago prestatzeko
ORDIZIA
Atzo zabaldu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiak Ordiziako Su Eskolako ateak, lanbidea jende gehiagori erakusteko. Gaur egun, bi mila suhiltzaile prestatzen dituzte urtean Gipuzkoan, eta eskola berri horrekin zenbaki hori bikoiztu nahi dute. Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak inauguratu zuen «puntako teknologiaz egindako egoitza». Hainbat jatorritako suen simulazioa egiten ahalko da bertan, «kea eta hondakinak deuseztatzeko sistema aurreratuak baitituzte eta ez baitiote inongo kalterik egingo ingurumenari». Hiru zati ditu eskolak, logistikoa bata, fuel-olioarekin lan egiteko prestatua bertzea eta gasaren aurrean nola jokatu erakusteko zatia azkena. Gainera, talde bat izango da argibideak emateko, «larrialdietako profesionalak ondo prestatzeko eta enpresen eskaerei erantzuteko». Hiru mailatako ikastaroak izango dira, oinarrizkoak, erdi mailakoak eta aurreratuak. Gipuzkoako suhiltzaile zerbitzuko profesional eta boluntarioei zuzenduta daude, baita bertze hainbat elkartetako langileei ere.
|