GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak 2006-11-11
- Liga Federala
Nafarroak Tyrosse hartuta amaituko du lehen itzulia

BAIONA

Liga Federaleko Lehen Mailan lehen itzulia amaituko da, eta maila horretan diren hiru euskal taldeetatik batek soilik jokatuko du etxean. Nafarroa izango da bere zaleen aurrean arituko den ekipo bakarra. Maule eta Donibane Lohizune kanpoan arituko dira.

Donibane Garazin jokatuko du Nafarroak Tyrosseren aurka. Hori-gorriek norgehiagoka zaila izango dute, Landetako taldea Pro2ra igotzeko asmoekin baitabil. Nafarroa orain arte ongi dabil, eta etxeko babesean puntuei eusten saiatuko da.

Multzo berean, Maule Fieruntainen zelaian arituko da. Zuberotarrak ongi abiatu ziren, baina azken jardunaldietan ez dituzte emaitza onak lortu, eta sailkapenean atzeraka egin dute. Kanpoan puntuak irabazi, eta sailkapeneko erdialdean kokatzeko aukera ederra dute bihar.

Beste multzoan, Donibane Lohizune Salardaissen zelaian arituko da. Lapurtarrei dezente kostatu zaie denboraldiari tamaina hartzea, baina azkeneko jardunaldietan gorantz egin dute, eta badirudi hasi direla duten maila erakusten. Hiru norgehiagoka horiek bihar jokatuko dira 15.00etan hasita.

Bigarren Mailan dabiltzan bi euskal taldeak oso helburu ezberdinekin ari dira. Bokalek Lehen Mailara igotzeko helburuekin ekin zion denboraldiari, eta oraingoz nahi zuen postuetan dabil. Avenir Aurin hartuko dute, eta puntuak pilatzen jarraitzeko aukera ederra dute. Donapaleuk, berriz, mailari eusteko asmoa dauka, baina oraingo martxan ez du lan samurra izango. Nafarroa Beherekoek puntuak behar dituzte, eta horretara joango dira Sallesen zelaira. Bi partida horiek ere bihar jokatuko dira, arratsaldeko 15.00etan hasita.

EAE eta Nafarroa

Estatu espainolean ez da Ligarik jokatuko, eta herrialdeetako txapelketa izango da. Bi talde euskaldun ari dira lehiaketa horretan, eta elkarren aurka aritu beharko dute, gainera. Gaur Ordizian, 16.00etan hasita, EAEko selekzioa eta Nafarroakoa neurtuko dira elkarren aurka. Euskadiko taldea da garaipena eskuratzeko faborito nagusia.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss