GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > HERRI KIROLAK 2006-11-11
- Harri-zulatzaileak
Aurrekoetxeak erronka gogorra izango du

BAIONA

Harri-zulatzaileen urteko bigarren apustua jokatuko dute gaur. Zamudion izango da 13.00etatik aurrera, eta bertan Aurrekoetxea Sondikako taldearen aurka neurtuko da.

Aurrekoetxea Txoriherri taldeko zulatzailea da, eta egun dagoen onenenetakoa da. Sondika, berriz, Ligako taldea izango da, hiru lagunek osatutakoa. Ligan atzeko postuetan geratu ziren, eta horregatik izango dira bat hiruren aurka.

Aurrekoetxeak sei zulo egin beharko ditu, eta Sondika taldekoek, berriz, bakoitzak bina zulo egin beharko ditu. Azkenean sei zuloak denborarik gutxienean egiten dituenak eramango du garaipena. Alde bakoitzak 1.500 euro jokatuko ditu dirutan.

Txingak

Gaur, Ordoñanan, 11.30ean hasita,Arabako nesken txinga Txapelketa jokatuko da. Honako kirolari hauek neurtuko dira: Meabe,Berasategi, Goloba, Ruiz de Arkaute eta Nobia. Kirolari bakoitzak 25 kiloko txingak erabiliko ditu esku bakoitzean, eta ahalik eta plazarik gehien egitea izango da helburua, eta horretarako ez du denbora zehatzik izango. Ana Berasategi da adituen ustez txapela janzteko faboritoetako bat, nahiz eta Golobarekin ere adi ibili beharko duten. Neska hori eslovakiarra da, baina Gasteizen bizi da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss