GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > ERRUGBIA 2006-11-11
-Top 14
Oraingoan Avironek ezin du aukera alferrik galdu

BAIONA

Avironek ezin du aukera alferrik galdu, eta gaur derrigortuta dago Brive menderatzera. 18.30ean Jean Dauguer zelaian bisitari izango den taldea sailkapenean Aviron baino postu bat aurretik baitago, eta gerturatzen joateko aukera ederra dute zuri-urdinek.

Sailkapeneko azkeneko bi postuetan dauden bi taldeak izango dira gaur Baionan. Avironek zaila izango du azkeneko postu hori uztea, baina hortik argia ikusteko aukera badauka. Gaur galtzen badu, atzera urrats handia emango du talde zuri-urdinak, eta mailari eustea gero eta zailagoa izango du. Irabazten badute ere ez daukate erraza mailari eustea, baina itxaropenak handiagoak izango dira.

Aviron etxean nahiko ongi dabil, eta zaleen babesarekin aukerari eutsi egin behar dio. Zuzendaritzak, gainera, lan asko egin du zaleei erraztasunak emateko, eta Jean Dauguer zelaiko harmailak gainezka izango dira.

Jokalariei dagokionean, Tewhata, Fromont eta Bernad itzuliko dira taldera, baina bajak ere izango ditu. Pez eta Nuñez Piossek beren selekzioarekin bilduta daude. Aussel, Berberian, Fraser eta Hegarti kolpatuta daude, eta horietako inor ez da izango gaur arratsaldean Jean Dauguerren.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss