GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kirolak > PILOTA 2006-11-11
- Lau eta Erdiko Txapelketa
Barriola eta Irujo, finalerdiei hasiera ona emateko
·Dirua Iberokoaren alde aterako da, nahiz eta aurrekariek Leitzakoaren alde hitz egin

DONOSTIA

Iritsi da ordua azkenean. Bi asteko geldialdiaren ostean, gaur hasiko da Lau eta Erdiko Txapelketaren finalerdietako ligaxka Abel Barriolak eta Juan Martinez de Irujok Iruñean (Labrit, 18.00, Telecinco) jokatuko duten norgehiagokarekin. Lehen garaipena lortzen duenak sekulako aurrerapausoa emango du finalean sartzeko.

Aurrekari gertukoena iazko udakoa dugu. Nafarroako Lau eta Erdikoaren barnean, Leitzako atzelariak 22 eta 18 menderatu zuen Iberoko aurrelaria 2005eko ekainaren 26an. Atera kontuak, ordea, urte eta erdian gauzak zenbat aldatu diren: gaur dirua botata irtengo da Irujoren alde.

Buruz Burukoa gogoan

Abel Barriolak mimo handiz prestatu du aurtengo Lau eta Erdikoa. Buruz Buruko Txapelketan goizegi sartu izanak arazo dezente ekarri zizkion Leitzakoari eta kaiolan aritzeko ongi prestatu nahi zuen. Eta baita lortu ere.

Lehen kanporaketan Kepa Peñagarikano utzi zuen kalean (22-4) nagusitasun handia eta kolpe bizia erakutsiz. Bigarren partidan Asier Olaizola kanporatu zuen (22-17) joko gehiegirik erakutsi gabe. Eta hirugarren neurketan Patxi Ruiz baino askoz hobeto jokatu zuen Lizarrakoak bikian min hartu zuen arte (17-8).

Zenbaki oso onak dira, eta emandako itxura ere ez da okerragoa izan. Kantxan erraz mugitzen dela ikusi dugu, partidak lasaitasun handiz hartzen dituela, eta, agian garrantzitsuena, kolpe freskoarekin dagoela eskuetan izan dituen arazo guztiak eta gero. Gaurko bere aurkariak ez bezala, bi asteotan nahiago izan du partidarik ez jokatu, eta ikusi egin beharko da Irujoren aurka zer maila ematen duen.

Gustu kontua ote?

2006ko uztailaren 7ak, San Fermin egunak, Irujoren kirol bizitzan aldaketa nabarmena ekarri zuen. Nafarroako Lau eta Erdikoaren finala irabazi zuen Aimar Olaizolaren kontra, eta, berak dioenez, ordutik gustura jokatzen du kaiolan.

Ez da erraza gustu kontua bakarrik ala jarrera kontua ere ba ote den jakitea. Baina harritzekoa da Iberokoa finalerdietan sartu izana, hasiera batean, gauzak zailen jarri zitzaizkion urtean, sanmateoetan izandako lesioak ez baitzion txapelketa prestatzen utzi.

Ozta-ozta osatu zen lehen partidarako, eta asko sufritu zuen Ekaitz Saralegi kanporatzeko (22-19). Asier Berasaluzeren kontra ere gauzak asko okertu zitzaizkion arren garaile irten zen (22-16). Eta paper gainean aurkari gogorrena izan behar zuenaren kontra, Xalaren kontra, lortu zuen emaitza nabarmenena (22-9).

Badirudi urri hasierako geldialdi hura ongi etorri zaiola Iberokoari, eta sasoi betean dagoela erakutsi zuen aurreko asteburuan. Lau eta Erdiko hiru horiez gain, binaka jokatu dituen hiru neurketak ere irabazi egin ditu. Katedrak ez du zalantzarik izan, eta, neurri motzeko aurrekariak ahaztuta, dirua Irujoren alde irtengo da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss