Kongresuko postuak euren artean banatzeari ekin diote demokratek
Washingtongo Kongresuan gehiengoa lortzen duen alderdiak postu guztiak eskuratzen ditu. Demokratak hasi dira euren artean sariak banatzen. Irak Inbaditzearen aurka azaldu zirenek lortuko dute eurena, hainbat batzordetako Presidentetzak hain zuzen, baina baita demokrata «kontserbadoreek» eta gerrazaleek ere. Iritzi kontrajarriak dira nagusi demokraten artean. Hala ere, guztiak bat datoz John Bolton Nazio Batuetako enbaxadorea kargutik kentzeko.
WASHINGTON
Virginia estatuko senatari postua eskuratu ostean gehiengoa eskuratu dute demokratek Kongresuan. Eta Ameriketako Estatu Batuetan gehiengoa duen alderdiak postu garrantzitsu guztiak bereganatzen ditu, baita batzorde guztien lehendakaritzak ere.Demokratek duten gehiengoak legeak aldatzeko eta ikerketa ofizialak bultzatzeko ematen dien boterea nola erabiliko duten ikusteko dago, baina dagoeneko hasi dira postuak euren artean banatzen. Esanguratsuena, dudarik gabe, Nancy Pelosi dugu, George W. Bush presidentearen ustez AEBen segurtasunerako eta balioentzat «arriskua» den emakumea. Ordezkarien Ganberako presidente berriak badu kargu batzuk izendatzeko aukera eta Irak inbaditzearen aurka azaldu ziren kideak hautatuko dituela ziurtatzen du. Era berean, demokraten gehiengoaren Zuzendaritza gerraren aurkarien esku egongo da. John Murtha eta Steny Hoyer dabiltza aho guztietan. Baina, dudarik gabe, ikusmin gehien sortuko duen kargu-hartzea Auzi Judizialen Batzordeko Lehendakaritzarena da. John Conyersek eskuratuko du legebiltzarkide beltzen taldekoa. Conyers Buch kargutik kentzeko prozesua (impeachment) zabaltzearen alde agertu zen iaz. Pelosi atzera egitera bultzatu zuen. Senatuan ere izango da gerraren aurka agertu den arduradun demokratarik. Joseph Bidenek Kanpo Arazoetako Batzordea zuzenduko du. Biden tropak berehala etxeratzearen alde dago eta Genevako Konbentzioaren defendatzaile eta torturaren aurkari sutsutzat du bere burua.
Kontserbadore asko
Hala ere, demokraten barnean gerraren alde bozkatu zutenek eta, oro har, kontserbadoreek izango dute saria hauteskundeak irabazi ondoren, eta ez makala.Ordezkarien Ganberan Tom Lantosek zuzenduko du Kanpo Arazoetako Batzordea. Gerra-zalea dugu Holokaustotik bizirik ateratzerik izan zuen eta jatorriz hungariarra dena. Israe- len defendatzaile sutsua da. Ike Skelton Armadako batzordeburua militarzalea eta kontserbadorea da. Demokraten etsai nagusia barne-desadostasunak izango dira, beraz. Errepublikarren artean, Donald Rumsfeld Pentagonoko buru ohiaren bidea hartuko omen du laster John Bolton Nazio Batuen Erakundean AEBetako enbaxadorea denak. Bolton karguan mantentzeko eskaera zuzendu zion Etxe Zuriak Senatuari herenegun. Dagoeneko Senatua demokraten esku dago, ordea.
Apuntes
Los sindicatos exigen cambios reales
DETROIT. Los sindicatos estadounidenses aseguran haber jugado un papel clave en el triunfo demócrata y exigen que el nuevo Congreso apruebe sin demora el aumento del salario mínimo (4,5 euros la hora), tome medidas para frenar el incremento del coste de los seguros médicos y proteja los empleos amenazados por las deslocalizaciones. Según la AFL-CIO, el principal sindicato del país, el 73% de los sindicalistas votaron demócrata y su voto fue decisivo en estados en disputa tan importantes como Ohiko y Pennsylvania. Comienza el asalto a la Casa Blanca
WASHINGTON. Republicanos y demócratas han comenzado ya mismo a preparar el asalto de la vacante que dejará Bush en la Casa Blanca dentro de dos años. A la cabeza de la «marea demócrata2 se situa Hillary Clinton, que arrasó hasta en los condados más conservadores de Nueva York. Suena como su rival demócrata Barack Obama, senador por Illinois que ha aprovechado para hacer campaña por otros estados. Lo mismo hicieron, en el bando republicano, John McCain y el ex alcalde de Nueva York Rudolph Giuliani, que siguen en la liza. Castigo a Bush de los fundamentalistas
WASHINGTON Una parte de la considerada derecha religiosa estadounidense, en realidad fundamentalistas cristianos y neosionistas, ha desertado esta vez de las filas republicanas y el 30% ha votado a los demócratas. Esta deserción habría resultado decisiva en Ohio, Virginia y Montana, estados estos dos últimos en los que la pelea se dirimió por unos miles de votos. Los escándalos sexuales y de corrupción estarían en el origen de este hecho. También el de que los fundamentalistas exigen medidas más rigoristas que las otorgadas por Bush.
|