GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-11
Baldintza demokratikoak exijitzeko mobilizaziora deitu dute ostegunean
Eraso guztiak eteteko eta baldintza demokratikoak exijitzeko mobilizazio egunera deitu du Amnistiaren aldeko mugimenduak (AAM) datorren ostegunerako. Egun berean, Jarrai-Haika-Segi auziko epaia aztertuko dute Auzitegi Goren espainolean. Amnistiaren aldeko mugimenduak «eskandalagarritzat» jo du Euskal Herriak bizi duen egoera eta gatazka gainditzeko abian jarri den prozesuaren arauak euskal herritarrek soilik definitu behar dituztela adierazi du.

DONOSTIA

«Eraso guztiak gelditu. Baldintza demokratikoak Euskal Herriarentzat» lelopean dator Amnistiaren aldeko mugimenduak (AAM) deitu duen mobilizazio eguna. Hitzordua datorren ostegunean izango da, hilaren 16an. Egun horretan bertan, Auzitegi Goren espainolak Jarrai-Haika-Segi auziaren epaiaren inguruko ikustaldia egingo du. Mobilizazio egunak Euskal Herri osoan izango du oihartzuna eta hainbat eragilek haien ekarpena egiteko parada eskaini nahi du.

«Gobernu espainolak azken asteetan jarri duen argazki errepresiboa» irudikatu nahian, AAMk agerraldia egin zuen atzo Donostian. Bertan, Jarrai-Haika-Segi auziko auzipetuak, Estanis Etxaburu eta Jon Enparantza Etxerat eta Askatasuneko kideak, hurrenez hurren, Ainara Armendariz eta Maite Lo- pez de Heredia mahaikideak eta Iñaki de Juanaren lagunak izan ziren. Haien izenean Julen Larrinagak hartu zuen hitza.

Egoera «eskandalagarria»

Testuinguruari so eginez, Euskal Herriko gatazkari behin betiko konponbidea emateko prozesua abian den une politikoan, Euskal Herriak bizi duen egoera «eskandalagarritzat» jo zuen Larrinagak.

Prozesuaren arauak euskal herritarrek finkatu behar dituztela uste du Larrinagak eta lan horretan «Madril eta Paris inor ez direla» gehitu zuen. Gatazkaren erroa Euskal Herriaren ukazioan dagoela nabarmendu eta konponbidea aitortza dela adierazi zuen eledunak. Diagnostiko horrekin euskal gizartearen gehiengoak bat egiten duela gehitu zuen Larrinagak.

Gobernu espainoleko Barne ministro Alfredo Perez Rubalcabak joan den ostiralean egindako adierazpenei erantzunez, ezker abertzaleak konponbidea ekarriko ez duen prozesuan parte hartuko ez duela jakinarazi zuen Larrinagak. Haren aburuz, Rubalcabaren xedea «euskal herritarrei hitza kenduz, prozesua bahitzea» da. Amnistiaren aldeko mugimenduak «zaintze jarrera» leporatu zion Barne ministroari eta gogor kritikatu zituen hark aurkeztutako arau «mugiezinak».

Indarkeriarik eza da Rubalcabak adierazitako lehen neurria, baina Larrinagaren ustez, indarkeria egun badago. «Ez al da indarkeria bi iritzi artikulugatik 96 urteko espetxe zigorra ezartzea? Edota egungo es- petxe politika kriminala?», itaundu zuen eledunak. Egun, Rubalacabaren araua den elkarrizketa ere ezinezkoa dela deritzo Larrinagak eta Batasunarekin biltzeagatik irekitako auziak ekarri zituen gogora. Azken araua, legedia aintzat hartzea, mehatxutzat jo zuen Larrinagak eta «euskal herritarrek legedia espainola baino haratago joatea erabakiko balute tankeak sartuko» ote lituzketen galdetu zuen Larrinagak.

Ezker abertzalea «oso lasai»

Gobernu espainolak prozesu demokratikoari eusteko borondaterik ez duela ere salatu zuen. Errepresioaren aurkako taldearen ustez, euren jarrera «ukazioan eta inposizioan» du oinarri eta mantentzeko «indarkeria erabiltzea» leporatu zien .

EAJk begirale papera hartu izana salatu zuen Julen Larrinagak eta euskal herritarren erabakitzeko eskubideari «izua» diola salatu zuen. Ezker abertzalea, aldiz, «egoeraren larritasuna aintzat hartuta, oso lasai» dagoela esan zuen, «Euskal Herri osoarena den proiektu demokratikoa» mahai gainean jarri duelako.



Dos detenidos en incidentes en Bilbo

BILBO

Dos jóvenes fueron detenidos en incidentes ocurridos en Bilbo hora y media después de la carga contra Segi. Agencias afirman que se les imputaría un ataque a agentes de la Policía Municipal, cuya actitud denunciaron testigos. Narraron que un joven de Sestao fue «tirado al suelo, pateado y amenazado con una pistola», tras lo que fue llevado a un hospital. La policía local indicó que tras su arresto pasó a manos de la Ertzaintza. Hubo además algunos ataques a cajeros.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss