GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-11
Kale erasoak izan dira Burlata eta Lizarran
·Lizarrako epaitegia eta Burlatako PSNko egoitza bat izan ziren erasoen jomuga

Lizarrako epaitegiari eta Burlatako PSNko egoitzari molotov koktelekin eraso zioten ostegun gauean. Kalteak urriak izan ziren, lehergailuek ez baitzuten eztanda egin. Ohikoak diren gaitzespenak izan ziren nagusi Nafarroako alderdi eta erakundeen ahotan.

IRUÑA

Lizarrako epaitegiari eta Burlatako PSNko egoitzari molotov koktelekin eraso zieten ostegun gauean. Sortutako kalteak urriak izan ziren lehergailuek ez baitzuten eztanda egin.

Lehenengo gertakaria ostegun gaueko 23.00etan jazo zen, Burlatako PSNko egoitzan. Nafarroako Gobernuko iturriek azaldutakoaren arabera, «hiru bat lehergailu» jaurti zituzten bertara. Ostiral goizeko 7.00e-tan, aldiz, ezezagun batzuek Lizarrako epaitegiaren aurka sei molotov koktel bota zituzten. Epaitegiaren aurrealdea «gasolinaz zikindu zuten», Gobernu espainoleko ordezkaritzak adierazitakoaren arabera.

Gertakari horien ostean, ohikoak diren gaitzespen mezuak iritsi ziren Nafarroako erakunde eta alderdi politikoen ahotik.

Gobernu espainolaren ordezkari Vicente Ripak adierazi du ekintza horien xedea alderdi politikoak, eragile sozialak eta ekonomikoak «estutzea bada», ez dutela «ezer lortzen».

Nafarroako Gobernuko Presidentetzarako PSNko hautagai Fernando Purasek adierazi du «40 urtez indarkeriak» ez duela «ezer lortu» eta prozesuan aurrera egiteko «horrelako ekintzak erabiltzen dituztenak oker» dabiltzala. «Haien oinarri eta helburu politikoak indarkeriaren bidez ezarri nahi» dituztela salatu du PSNko kideak.

Atzera bueltarik gabe

Horrelako ekintzek «prozesua sendotu beharrean tentsioa» eragiten dutela uste du Purasek eta horrela, «oso zaila» ikusten du prozesuak aurrera egitea. «Horrelako gertakariak gehituz gero, bake prozesua atzera bueltarik gabe baldintzatuko» dela adierazi du Purasek.

IUNk ere gaitzespen mezuak helarazi eta Batasunari «inolako baldintzarik gabe, bakerako bidean parte hartzeko» eskatu dio. EAJk ere ekintzak gaitzetsi zituen eta «bake prozesurako trabak besterik ez direla» deritzo. CDNko presidente Juan Cruz Allik ekintzak gaitzetsi zituen eta bere aburuz, horrelako ekintzak «indarkeria egon badagoela frogatzen dute».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss