GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Euskal Herria 2006-11-11
Euskara sustatzen duen «birusa»
«Bizikidetza» bultzatu eta euskara sustatzen duen «birusa» aurkeztu zuten atzo Bilbon. Ukan du izena eta Lakuako Gobernuaren Kultura Sailak euskararen alde martxan jarri duen kanpaina berri baten protagonista nagusia da.

Bizikidetzaren birusaren» eraginpean sartzeko deia egin zuten atzo Bilbon alor desberdinetan jarduten diren zientzialariek. «Birus» horrek irribarre zabala eta begi handiak ­bata bestearen gainean­ ditu eta euskararen normalizaziorako eragin positiboa du atzo aditzera eman zutenez.

«Osasunarentzat eragin positiboa duen lehen birusa dugu honako hau. Bizikidetzaren alde egiten du euskararen aldeko jarrera positiboak bultzatuz. Euskara gizartearen sostengua behar duen hizkuntza da, betiere euskal herritarrek erabiltzen dituzten beste hizkuntzak bazterrean utzi gabe», adierazi zuen Gorka Landaburu kazetariak.

Landabururekin batera, Pedro Miguel Etxenike fisikaria, EHUko errektore Juan IgnacioPerez etaAdelaida Umaran Mikrobiologia doktorea egon ziren Ukan «birusaren» aurkezpen honetan.

Hori guztia Lakuako Gobernuakeuskara bultzatzeko egindako kanpaina baten barnean kokatzen da. «Ekin, ukan, ekin» lelopean garatuko da eta 600.000 euroko aurrekontua izango du. Azaroan iragarkiak paratuko dituzte komunikabideetan etaabenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, kontzertua izango da Bilbon.

Ukan izeneko «birus» horrek «komunikazioaren eta enpatiaren alde egiten» duela nabarmendu zuten, eta horrela «uniformizazioaren aurka eraginko- rra» izango dela gaineratu.

Juan Ignacio Perezek adierazi zuenez, «hizkuntzaren egoerak zailtasun askosorrarazten ditu, batez ere elebitasunean bizi diren gurea bezalakogizarteetan. Zailtasun horiek guztiek oso harreman estua daukate bizikidetzarekin».

Gauzak horrela, hiztunen «eskubideak eta betebeharrak» aipatu zituen Perezek, «indar gehien duen hizkuntzak indar gutxiena duena estaltzen» duela gogoratuta. «Horrelakoetan, ez da beti ematenbeharrezkoa den errespetua», esan zuen.

Horretaz gain, hizkuntzaren «erabilpen sektarioa» salatu zuen Perezek, «askotan politika eta hizkuntza elkarturik agertzen baitira, eta hori ez da hizkuntzaren mesederako».

EHUko errektoreak esandakoaren arabera, hizkuntzaren inguruan «konponbide egokia ezinbestekoa da bizikidetza eta bakea errealitateizango diren gizartebat eraiki ahal izateko».

Erroetatik abiatuta

Pedro Miguel Etxenikek, berriz, euskaraikastea bere prestakuntza zientifikoarentzat ez dela oztopo izan nabarmendu zuen. «Are gehiago, gure erroak aitortzeak eta horiek kontuan izateak unibertsoaren misterioak ezagutzeko bidean sartzekobehar bezala atontzen gaitu, beharrezkoa dugun apaltasunarekin», adierazi zuen fisikari nafarrak.

Bere zainetan Ukan «birusa» eramateaz harro dagoela gaineratu zuen Etxenikek. «Bizikidetzarako lagungarria da, intrantsigentziaren aurka egiten laguntzen du eta gure nortasun propiotik abiatuta soilik besteen nortasunak ezagutzeko aukera izango dugula ulertarazen du ‘birus’ honek», gaineratu zuen fisikariak. -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno espańol
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss