Etorkinengana jo behar dela esan dute BBVAkoek
BILBO
BBVAko kontseilari Jose Ignacio Goirigolzarrik kutxak etorkinen merkatura hurbildu behar direla adierazi zuen atzo, oraindik landuta ez dagoen esparru hori %26 igoko delako hemendik 2008. urtea bitartean. Adierazpen horiek Deustuan egin zituen, bertan antolatutako hitzaldietan.Etorkinek «sortzen ari den potentzia» bat osatzen dutela nabarmendu zuen, baita merkatu horri heldu beharko zaiola berretsi ere. «Azken bost urteetan, Estatu espainola etorkin kopuru handien jaso duen herrialdeetako bat da. Eta kolektibo hori kutxek oraindik ez dute ukitu», nabarmendu zuen. Era berean, Goirigolzarrik nabarmendu zuen «lehiakortasuna» nagusi den «testuinguru aldakor» honetan sortuko diren aukerak hoberen prestatutako kutxek soilik aprobetxatuko dituztela. «Horregatik, BBVA finantza sektoreak eskaintzen dituen aukera ugariei arreta jarriko die», aurreratu zuen BBVAko kontseilariak.
|