GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-11
1937an sortu zenEresoinka abesbatzari omenaldia egingo diote gaur Saran hainbat ekintzaren bitartez
·Bere sorreran parte hartu zuten eta egun bizirik dauden zortzi pertsonetatik sei bertaratuko dira

SARA

«Frankoren kontra, faxismoaren kontra, nazismoaren kontra erakutsi nahi izan zuten gerra denboran bazela euskal kultura eta Euskal Herriko bake gosea». Horrela definitu zuen Sarako auzapez Jean Aniotzbeherek 1937an Lapurdiko herrian Hego Euskal Herriko errefuxiatuek sortu zuten Eresoinka abesbatzaren egitasmoa. Gaur hainbat ekintzaren bitartez omenaldia egingo diote Saran elkarte eta abesbatza izan zen Eresoinkari.

Hainbat erakunde politikotako ordezkariez gain, abesbatzaren sorreran parte hartu zuten eta egun bizirik dauden zortzi pertsonetatik sei ere bertaratuko dira Sarara.

Abesbatza ohiaren sei partaideak Hego Euskal Herritik joango dira, izan ere, errefuxiatuek soilik osatu baitzuten kantarien taldea. «Eresoinkan errefuxiatuak ziren, saratarrek ez baitzuten parte hartu, baina lagundu egin zituzten, errefuxiatu guztiak bezala», adierazi zuen Jean Aniotzbehere auzapezak.

Eresoinka abesbatza sortu zutenetik ia 70 urte igaro direnean, Sarako Herriko Etxeak omenaldia egin nahi dio memento zailenetan ere euskal kulturaren ordezkari izan zen taldeari. 1937tik 1939ra bitarte Saran entseguak egin eta gero Europan zehar abiatu zen taldea. Ibilbidea horrela azaldu zuen Aniotzbeherek: «Bi urte egon ziren Saran etxe batean errepikatzen eta gero Pariserat joan ziren kontzertuak ematera, handik Londreserat, Bruselarat, Amsterdamerat... Europako hiriburuetan izan ziren kontzertuak ematen».

Lauretatik aurrera abesbatzako taldekideei ongietorria eginen diete eta geroago elkartearen sortzaile izan zen Jose Antonio Agirre lehendakariari ere omenaldia eginen diote. Mintzaldi bat eta erakusketa bat izanen dira eta taldeak grabatu zituen diskoak entzuteko parada izanen da.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Kultura
Una galería de arte gigante entre tomates y chicharros
Ekonomia
La CMT resuelve que los clientes decidan si operan con Orange o con Euskaltel
Kirolak
La profundidad de banquillo da el triunfo a Itxako
Jendartea
Culpable de todos los cargos el autor de la muerte de Ofelia Hernández
Euskal Herria
El Foro de Ibaeta reclama cambios legislativos al Gobierno español
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss