GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Iritzia > Kolaborazioak 2006-11-13
Esteban Umerez eta Luix Barinagarrementeria (*)
Epaitegian euskaraz

Beste behin ere, euskaldun batzuek Justizia Administrazioaren aurrean eskakizun zehatz bat egin, eta muzin egin die Justizia deritzon horrek, euren ­eta guztion- hizkuntza eskubideak hamaikagarren aldiz urratuz.

Bergarako Argibideetarako 3. Epaitegian, falta judizio baten ahozko bista zuten egitekoa hiru gazte auzipetuk, asteartean (ikus “Berria”, 2006-11-07). Falta prozedura horren barruan, formalki egina zuten prozedura euskaraz garatua izateko eskakizuna, eta bi aldiz, helegite bide guztiak agortu arte, ezezko biribila eman zien Justizia Administrazioak, beste askotan bezala, esan osteko itzulpenaren bitartez euren hizkuntza eskubideak nahikoa bermatuta daudela argudiatuta. Ahozko bistaren eguna iritsita, eskubide urraketa horretan parte hartzeko prest ez zeudela adierazi eta alde egin zuten auzipetuek. Falta judizio batean auzipetuek pertsonalki egon beharrik ez dutenaz baliatuta, epaiketa aurrera eroatea erabaki omen zuen epaileak. Eta epaiaren zain egon beharko.

Eskualde eta Gutxiengo Hizkuntzen Europako Ituna sinatu eta berretsirik, honako konpromiso zehatza hartu zuen Espainiako Erresumak, nazioarteko hitzarmen hori Espainiako legeriaren zati bihurtuz: judiziozko prozeduratan «alderdietako batek hala eskatuta, jurisdikzioko organoek prozedura eskualde edo gutxiengo hizkuntzan zuzenduko dutela bermatzea» (zalantzarik egon ez dadin, Itunaren jatorrizko ingelesezko bertsioan «to provide that the courts, at the request of one of the parties, shall conduct the proceedings in the regional or minority languages», 9. artikulua).

Artikulu horrek esanahi jakin bat du gurea bezalako hizkuntza ustez ofizial baten kasuan: alderdi batek hala eskatuta, prozedura osoaren hizkuntza euskarak behar duela izan. Eta horrek nahitaezko ondorio bat dakar: epaiketa batean parte hartzen duten eragileek eta, horien guztien gainetik, epaileak, euskara ondo ezagutu behar dutela.

Epaiketa bat, muinean, eztabaida dialektiko bat delako. Hizkuntza oinarri eta komunikabide, alde bateko eta besteko argudioak jorratu, frogak gauzatu eta, besteak beste, lekukoak entzun eta, horiek guztiak jaso eta ulertutakoan, epaile batek erabaki bat hartu behar duelako.

Itzulpen sistemak bitartekari bat ezartzen du bi bideko komunikazio beharrezko horretan, mezuak ulertu, laburtu, filtratu, interpretatu eta transmititu beharrean aurkitzen da bitartekari hori, asko eta askotan mezuaren zentzua itxuraldatuz eta, aldi oro, benetako komunikazioa eta ezinbesteko hurrentasun printzipioa oztopatuz. Eta epaitegi batean egunero eztabaidatzen diren interes eta ondorioak ez dira nolanahikoak.

Horregatik, Justizia Administrazioan euskaldunon hizkuntza eskubideak benetan bermatzeko bide bat baino ez dago: epaile eta epaitegi euskaldunak izatea. Egun, xede horretarako inolako urratsik egin ez duen esparruetako bat da Justizia Administrazioa, eta nahikoa da, etengabe galdatu behar diogu betebehar horri.

Baina oroz gain, zorionak eta esker mila Bergarako Argibideetarako 3. Epaitegian halako jarrera erakutsi zuten auzipetuei eta euren abokatuari. Eta gonbidapena euskaldun guztioi, Justizia Administraziora jo behar dugunean euskaraz egin dezagun, etengabeko exijentzia horrek mugiaraziko baitu Justizia Administrazioa. -

(*) Justizia Euskaraz elkartearen izenean


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss