GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Kultura 2006-11-13
Dantzatzen duen herria sasoian dago!
Ez da erraza larunbat gauean Bilbao Exhibition centren bizi izandako zirraren berri ematea. Bidegabekeriari sorkuntzaz erantzun nahi izan ziotenfermin muguruzak eta ingurukoek, baita lortu ere, alafede!

Bizkaiko erakusleiho eta azoka izateko jaioa, Barakaldokoa eraikintzar gris eta metalikoa da, ezleku horietakoa. Laster jantzi zen kolorez baina, hainbat hizkuntza eta kulturatako lagunez gainezka egin eta txiki gelditzeraino.

Gu bertaratu ginenerako, La Banda del Surdo katalanek harrera egina zuten jada, eta Irungo Bad Sound System hip hop kolektiboa giroa berotzeko ahaleginean bete-betean sartuta zebilen. Lan nekeza oraindik erakustazoka inguruan barruan baino jende gehiago zebilela kontuan hartuz. Hogei minutuko atzerapenarekin, 21.20an, eta horrenbesteko sona jaso duen bideoklipeko zenbait pasarte oholtza alboetako bideoetan ikusi ondoren, mugimendu geldo eta ibilera xelebreko hiru palestinar agertu ziren oholtzara, disko jartzaile batek lagunduta, judua berau! Ikusmina zegoen DAM taldeak eskain zezakeenaren inguruan. Herri palestinarrak pairatzen duen odol jarioa hip hopez oihukatzen duen taldeak maila handiko kantaldia eskaini zuen, guretzat oraindik hain arrotz eta gogor zaigun rap estiloan. Kuriosoa da horren yankia egiten zaigun hip hop kultura nola ari den barreiatzen zoko guztietara, kuriosoa ikustea zein ondo moldatzen den arabiar doinuetara eta zein ondo balia daitekeen edozein kezka edozein hizkuntzatan emateko. Heltzen ari da euskaraz ere. «As-salaam-alaykum» ozen batez agurtu ostean, hip hop kontzertu txukuna jo zuten arabiar moldean, erritmo biziak eta motelak tartekatuz, jendearen partaidetza eskatuz eta euskaraz ere ausartuz: «Dam dator, Palestinatik, Euskal Herrirra. Okupazioa kanpora!». Beti umore onez, bizi duten egoera salatu zuten ingelesa benetako komunikazio tresna bihurtuz eta jendearen aldarrien artean. «Palestina askatu. Free, free, Palestina free!». Ausarta, laburra eta trinkoa. Ko-existentzia aldarrikatuz gaueko izarrei eman zieten txanda, super bandari.

Ez genuen atsedenaldian atseden hartzerik izan, dagoeneko aretoa lepo zegoelako “Euskal Herria Jamaika Clash” gosez. 22.30ean goxo-goxo sartu zen banda belarrietara. Hamalau musikari, denak beltzez, Victor Navarrete baxu-jotzaile benetan beltza izan ezik. Backing Band baten gisa ­atzeko musikari talde finkoa, abeslariak tartekatuz­, Ferminek gonbidaturiko euskal kantariak agertu ziren oholtzara, eta gaueko lehen ustekabea eman zuten. Daniel Rey jamaikar MCak egin zituen gidari lanak, eta berak aurkeztuta Sorkunek ­bikain kontzertu osoan, zein ahots beroa­ Aretharen “Rescue Me” bereganatu zuen, Anariri txanda emanez. Hark Bob Marleyren “Redemption Song” hurbil eta biluzi baten airea oparitu zigun, Jon Maiaren hitzekin osatua (18/98koek disko bat plazaratuko dute Durangorako, hamaika kantaz osatua. Hamaika bertsolariren hitzak, hamaika musikariren doinuan eta hamaika argazkilariren irudiz jantziak. Espero dezagun Anariren kantua ere bertan aurkitzea). Ahots sendo baten oihartzuna heldu zitzaigun ondoren: «Pozgarria da zuek hemen ikustea, ez dugulako onartzen pentsamendu eta ideiak eragozten dituen epaiketarik». Ruper genuen, “Ene begiek” jamaikarra emanez!

Kontrabanda berria «maputxeak» jotzen hasi bezain pronto jabetu ginen laster zela Muguruza gurekin. «Gabon Euskal Herria. Esan BAI!» garrasi eginez agurtu eta disko berria jotzeari ekin zion ­a zer nolako lana haize atalarena, eta Jon Tronbon animosoaren grina­. Nabarmentzekoa da emanaldi osoan gelditu ez zen arren, tempoak menderatu eta maneiatzeko duen abilezia. Emanaldi osoan gelditu ez zen arren, arnasestuka sumatu genuenetan Sorkunek edo jamaikarrek hartzen zuten protagonismoa ahotsetan. Bikain moldatu ziren Lisa indartsua ­tarteka soul kanta espiritualak abestu zizkiguna­, Daniel Rey gidaria edo Masta Blasta gazte xelebrea. Bitartean plazan jendea oihuka genuen, dantzan etengabe. Ferminek Aitor Zabaletaren familiari eskaini zion “Urrun” kan- ta, eta kontzertuak bere gailurretako bat zapaldu zuen “Hartu Hitza”, “Newroz” ­break dance dantzari gazte-gazte eta guzti­ eta “In-Komunikazioa” kantekin, azken hori Ruderen laguntzaz. Beste hainbat kanta entzun eta Xabi Solanok fandangoa jo zuen. Aurretik beste ustekabe bat jaso genuen baina. Bebe kantariak kantu hunkigarria abestu zuen a capella. Arrakasta handiko artista dugu Extremadurakoa, eta bihotzari erantzunez euskaldunokin partekatu nahi izan zuen horren gau berezia. Ikusleen artean ere ez ziren falta izan andaluziar, galiziar edo katalan independentziazaleak, besteak beste. Kontzertua luze zihoan, eta Muguruzaren bakarkako lanez gain, Dutekin elkarlanean egindako “Nik baditut sei”, Negu Gorriak-en “Aizu” edo Kortaturen “Manolo Rastaman” ere entzun genituen, auzipetuen, presoen eta errefuxiatuen aldeko oihu eta zaparradez tartekatuak. Gonbidatu gehiago ere izan genituen, Xabi Pery ­diskoaren ekoizlea­ edo Anari eta Okene/Eneko kasu. Xabi Solanoren trikitia lagun, karaoke erraldoia izan genuen “Ikusi mendizaleak” eta “Lepoan hartu” hit-ekin. Eta 02.30 aldera BECeko eskaileretan La Banda del Surdoren batukadak ezin zuela gehiago azaldu zien liluratutako ikus-entzuleei. Alta, aurretik azken txanpa ikusgarria bizi izan genuen. Kontzertu oso batek adina balio izan zuten hamar minutu. Zoramena sortu zuen “Gora Herriak”, guztiok izerditan blai utziz. Eta agurtzeko, argiak piztu eta aspaldi ez bezala, «pogo» ikaragarria sortu zuen “Sarri Sarri”. Nik uste Joseba bera ere han zela saltoka. Une horretan, 18/98ko auzipetu guztiak oholtzara igo ziren.

Kantatzen duen herria ez da inoiz hilko... -


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss