GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-13
Intsulina inhalatuta hartzeko aukera izango dute aurki diabetikoek
Datozen hilabeteetan arnasteko intsulina helduko da Estatu espainolera, eta hori benetako irtenbidea izango da diabetesa duten gaixo askorentzat. Egun, milaka lagunek ziztaren bitartez baino ezin dute medikazioa hartu, eta horrek arazo ugari sorrarazten ditu, batez ere bigarren motako diabetesa dutenen artean, hau da, elikadurari eta osasun ohitura txarrei lotutakoa dutenen artean. Orratzen erabilera arbuiatzen dute gaixoek, eta horrek gaixotasuna gaizki kontrolatzea dakar.

BILBO

Inhalatzeko intsulina dagoeneko Estatu Batuetako merkatuetan dago, eta laster Estatu espainolera helduko dela iragarri berri dute. Medikazio berria berritasun terapeutiko handienetako bat da 230 milioi lagun inguruk duten gaixotasuna kontrolatzeko, batez ere 2. motako diabetesa dutenen kasuan, elikadurarekin zerikusia duen diabetesari baitagokio eta munduan gero eta zabalagoa den osasunaren aurkako bizimoduak eragiten baitu.

Adituen esanetan, 1. motako diabetesa gaixotasuna garatzeko joera genetikoak eragiten du, baina elikadura kontrolatzea, ez erretzea, kirola egitea eta gehiegizko pisua ekiditea aholkatzen dute 2. motako diabetesa saihesteko. Izan ere, azken mota hori ohikoena da bizitzaren erdi aldera, 50 urtetik aurrera, baina azken urteetan mota horretako gero eta diagnostiko gehiago dago gazteen eta umeen artean.

Lehenengo diabetesak bat-batean sortzen ditu arazoak, eta pankreak intsulina egiteko gaitasuna galtzen du. Bigarren motan, aldiz, odolean glukosa gutxitzeko laguntzaren beharra progresiboa da.

Zenbait gaixok arbuiatu egiten du intsulina ziztaren bitartez hartzeko gaurko sistema, adituek onartzen dutenez, tratamendua larritasun handiago batekin lotzen dutelako.

Hamasei herrialdetako adituek Optimize koalizioa eratu dute. Gaixotasunaren kontrol on baten falta nabarmendu dute, baita horrek mundu osoan eragiten dituen kalte suntsitzaileak ere, eta adierazi dutenez, neurriak hartzen ez badira gaixotuko direnen kopurua hazten joango da datozen urteetan eta 2025. urtean 350 milioi gaixo izango direla uste dute.

Diabetesak arazo larri bat du: txarto kontrolatzen bada zailtasun larriak eragiten ditu, itsutasuna, ebakitzeak, giltzurruneko eritasunak, bihotzeko arazoak eta kalteak nerbio sisteman, eta mundu osoan heriotza eragiten duen laugarren arrazoia da.

Optimizeren azken azterketen arabera, 1. motako gaixoek arazorik gabe hartzen dute medikazioa orratzaren bitartez, baina 2. motako askok ez du onartzen eta horrek eritasuna gaizki kontrolatzea eragiten du, eta horren ondorioz arazoak sortzen dira. Horregatik, adituek dei egin diete gobernuei diabetesaren osasun erabilera hobe dezaten, eta Nazioarteko Federazioak kaltetuen kopurua hazi egin dela nabarmendu du eta hala, bihar izango den Diabetesaren Egunarekin bat egin du.

“Ezberdinak gara, berdinak gara” lelopean izango da jardunaldia eta 2025. urtean kasu berrien %80 garapen bideko herrialdeetan izango direla ohartaraziko dute, ezberdintasunak gutxitzeko Milurtekoaren Helburuek ezartzen zutenaren kontrako joera bilakatuz.



Problemas con las agujas en Nafarroa

IRUÑEA

ANADI, la asociación navarra de diabéticos, organizó ayer en Iruñea una marcha por la diabetes, que reunió a alrededor de 150 personas de todas las edades. El presidente, Juantxo Remón, explicó que el objetivo era «salir a la calle y aprovechar además para hacer ejercicio, porque es a la vez saludable para nuestra enfermedad», aunque apuntó que también sirvió para hacer públicas algunas quejas del colectivo de afectados.

La más importante tiene que ver con las agujas que ahora les facilita el servicio de salud navarro. Según explicó, «han cambiado el laboratorio que abastece las agujas y tenemos verdaderos problemas porque son de peor calidad y hacen más daño y provocan incluso moratones». Tanto es así, que Remón destacó que la insulina se escapa, con lo que crea problemas para tomar la dosis correcta y entre los niños causan verdadero pavor. Aunque hemos hecho llegar la queja «no nos hacen ni caso», indicó, la tiempo que pidió medios para mejorar la atención a escolares afectados.


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss