GaraAzkenak - Paperezkoa - English Edition  |  Le Journal
EUS | ES | FR | ENG
 » PAPEREZKOA
  -Aurkibidea
  - EuskalHerria
- Jendartea
- Ekonomia
- Iritzia
- Mundua
- Kultura
- Kirolak
 » AZKENORDUA
 » ENGLISH EDITION
 » DOSIERRAK
 » DOKUMENTUAK
 » IRUDITAN
 » HEMEROTEKA
 » Produktuak
Gara > Idatzia > Jendartea 2006-11-13
LABek garraioa aipatuko du azaroaren 14ko eztabaidan

BAIONA

A63 autobidea zabaltzea, AHTren tren linea, Baionako portuaren garapena edo Nafarroa Beherea zeharkatzeko 2x2 bidea: azpiegituren egitasmoak anitzak dira gaur egun Lapurdin, NafarroaBeherean eta Zuberoan. Proiektu horiek guztiek elkarren arteko lotura dutela dio LAB sindikatuak, eta hori sakonki aipatzeko datorren azaroaren 14an eztabaida publiko batera deitu ditu lekuko gizarte eragile eta herritar guztiak.

Bertan, sindikatuak “Garraioa Euskal Herrian: hurbilketa egungo egoerara eta etorkizunerako proposamenak” deituriko txostena gizarteari helarazteko asmoa du. «Garraioa zertan den azaltzen duen diagnostiko bat jarri dugu txosten horrekin, gure xedea eduki hori sozializatzea da. Horretara, lekuko elkarteak gonbidatu ditugu sare bat osatzeko ados jartzen garen ikusteko. Edukiarekin bat eginez, bakoitzaren ekarpenekin dokumentu bat osatzea da helburua», argitu zuen Geronimo Prieto LABeko garraio batzordeko kideak.

Horiek horrela, Prietoren esanetan, garraioaren arazoa «globala» da, eta ikuspegi hori kontuan hartuz, behar zela hausnarketa sakon bat bideratu behar da. Txostenaren edukia AHTri buruzko eztabaida publikoaren bidez 12.000 aletan doan zabaltzeko premia izango zutela gaineratu zuen Prietok.

Politika publikoa bultzatu

AHTren eztabaidaren inguruan lehentasuna trenbideari eman behar zitzaiola ere esan zuen, «baina salbaikeririk egin gabe». «Ebrotik Lapurdira arte trenbide bat dago eta hobetu daiteke, baina, horretarako eztabaidatu egin behar da, arazo guztiak kontuan hartuz», nabarmendu zuen. Bestalde, garraio «fluxuak mugatzeko» politika publiko zehatz bat egiteko beharra zegoela erantsi zuen. «Ez da utzi behar merkatuak zirkulazioa erregularizatzen, politika publikoak egin behar du hori».


 
Inprimatu
...Albiste gehiago
Euskal Herria
Zapatero dice desde Turquía que el proceso sólo avanzará «sin violencia»
Ekonomia
El género determina el reparto del empleo en la UE
Kirolak
Chema Martínez cumple pronósticos sin ninguna ambición
Kirolak
La locomotora atropelló a los rojillos
Kirolak
La Real da otro paso atrás que agrava aún más su situación
Euskal Herria
Otegi: «La izquierda abertzale sigue con la rama de olivo en la mano»
  CopyrightGara | Kontaktua | Norgara | Publizitatea |  rss